Alterherria uztailaren 12tik 18rat Elizaberri-Mugerren

.
.
.
Ez zazuela huts egin Euskal Herriko edizio bakarra

Izen emaiteak 2011ko Alterherriarentzat : izen emaite fitxa betetzen ahal da interneten bidez :
www.france.attac.org/inscription-altervillage-edition-2011

Egitarau zehatza http://www.france.attac.org/articles/programme-altervillage-2011

Kargatzekoa : aurkezpen txostena


Afitxa kargatu [kalitate apala][kalitate ona]

Attac-ek eta Bizi !-k antolatzen duten herri alternatiboa, Alterherria denbora mugatu batean bizi kolektiboa antolatzen den gunea da, herriaren instalaziotik garbiketaraino, elkar bizitzea eta ardura kolektiboak ikasten dira, aste batez. Akanpalekua, sukalde kolektibo eta ekologikoa, eguzki dutxak, komun idorrak, alterostatua… gauza ainitzek osatzen dute alterherria. Bortizkeria eza, autokudeaketa, ekokudeaketaren… printzipioak egunero praktikan emanen dira.

Formakuntzak, eztabaidak, tailerrak, ekintza batzuen prestaketa eta burutzea, alterherriaren egitaraua biziki aberatsa da !(*)

Aurtengo gai orokorra:

Krisi klimatiko, energetiko, ekologiko, ekonomiko, finantziario, soziala pil pilean da. Zergatik eta nola birtokiratu?

Tailer zehatz andana bat zirkuitu laburretaz, herritar ikerketa eta berrikuntzetaz, tokialdatze motetaz, eskola alternatibo esperientzietaz, elikagaien ekoizteaz petrolio guttiagorekin, herritar etxebizitza, herritar kooperatibak…

Ikasten ahalko dira ere ekintza edo gertakarien antolaketa, eskalada militantea, clown brigadak, eskuorrien edo prentsa agirien idaztea, idazketa tailerrak, antzerki foroa…

Xehetasunak eta izen emaiteak:

Xehetasunak hartzen ahal dituzu oraidanik 05 59 25 65 52-rat deituz edo
http://www.france.attac.org/inscription-altervillage-edition-2011-rat idatziz.

Parte hartzen ahal da aste osoa edo zati bat bakarrik.

Izenen emaiteko, begira hemen.

Xehetasun zehatzak ATTAC-en webgunean dira.

Azpian, joan diren urteetako argazkiak : (argazki galeria osoa ikusteko, webgune hortara joan)

(*) Besteak beste, tokiko hizlariak Michel Berhocoirigoin, Jon Harlouchet, Lilian Hirigoyen, Daniel Olçomendi, Chantal Torre, Geronimo Prieto, Mikel Noval, Victor Pachon, Iban Grossier, Iker Elosegi, Lucie Bonvarlet, Sylviane Ihidope, Peio Etcheverry-Aintchart etab… izanen dira