Aldaketa klimatikoa: Alternatibaren sartzea

Frantses Estatuan zehar hamar milaka jende goaitatuak dira

Datozen asteetan, hamar milaka jendek parte hartuko dute Alternatiba ezberdinetan. Alternatiba iaz Baionan sortu den larrialdi klimatiko, sozial eta ekologikoari aurre egiteko alternatiben herrixka da. Hauek dira datozen hitzorduak: Irailaren 20 eta 21an Gonesse herrian, irailaren 28an Nantes-en, urriaren 4 eta 5an Lille-en, urriaren 5an Ziburun, urriaren 10etik 12ra Bordalen, gero Papeeten azaroaren 29 eta 30an.

Jada 12 000 pertsona Baionan:

2013ko urriaren 6an Baionan, lehen Alternatibak 12 000 pertsona baino gehiago bildu zituen, klima aldaketari buruzko gobernuarteko adituen (GIEC) 5. txostenaren argitaratzea eta zonbait egun berantago.

Karrikaz karrika, jendeek ehunka alternatiba zehatz deskubritzen ahal zituzten berotegi efektuzko gasen murrizteak ahalbidetzeko, laborantza, garraio, etxebizitza, ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, herri eta herriarteko politika, finantza edo osasun sailetan …

Astero Alternatiba berri bat:

Geroztik, astero alternatiba bat abiatzen da eta egungo egunean Frantziar Estatuan eta Europan horietako 42 herrixka ari dira antolatzen.

Alternatiba herrixka berri gehienak 2015eko aurreikusiak dira, hurbiltzen den COP21 gailurraren aldeko hiritar mobilizatzearen indartzean parte hartuko dutelarik. Nazio batuen erakundeak (NBE/ONU) antolatzen duen klimari buruzko gailur garrantzitsu hau Parisen 15 hilabeteren buruan gertatuko da.

New York-eko gailurretik, Pariseko COP21era:

Bainan Alternatiba batzuk 2014eko urte bukaera honetan iraganen dira. Alternatiben herrixka berri horiek segituko dute erakusten aldaketa klimatikoaren parean badirela egiazko alternatibak mundu hobe bat eraikitzeko, aldi berean nazioarteko egutegi politikoan klimaren gaia berragertuko delarik.

Besteak beste, 2014eko irailaren 23an New Yorken klimari buruzko munduko gailurra dela eta, Ban Ki Moon jaunak, Nazio Batuen idazkari nagusiak, mundu osoko Estatuburuak gomitatu ditu, eta, COP20aren karietara, Peru herriko Liman izanen dena abendu hastapenean, COP21aren bide orria finkatua izanen da.

Alternatiben europar koordinaketak jendarte zabalari dei egiten dio dinamika masibo horretan parte har dezan, honek abiaraziko baitu luzatu gabe trantsizio sozial eta ekologikoa, kaos klimatikoa eragozteko aterabide bakarra. Poza handiz parte har dezagun jadanik antolatuak diren alternatibeetan!

Sistema alda dezagun eta ez klima!

Elgarrekin, mundu hobe bat eraiki dezagun erronka klimatikoa altxatuz!