AHT GPSOri ez: Biziren argumento orria!

Bizik bost gaien inguruan azaldu ditu AHT GPSO-ren kontrako arrazoin onak, bere argumento orrian: ekologia, proiektuaren kostua, justizia soziala, demokrazia eta Euskal Herriaren kultura eta hizkuntza berezitasuna. Alternatiba bat bada. AHTari ez, eguneroko trenari bai!

GPSO (Hego Mendebaldeko Proiektu Handiak) Bordale eta Okzitaniako Tolosa arteko AHT linea lotzea aurreikusten duen proiektua da, eta beste aldetik Akizeraino eta Iruneraino luzatuko litaiken linea.

Duela 30 urte baino gehiago, Ipar Euskal Herriko herritarrek argi eta garbi adierazi dute beren oposizioa: proiektu hau behar gabekoa da, karioegia eta ingurumenarentzat kaltegarria. 2012an, 10.000 pertsona manifestatu ziren Baionako karriketan proiektuaren kontra. Tokiko hautetsi gehienak ere kontra dira. Agintaritza eta batzorde publikoen txostenek behin eta berriz zalantzan ezarri dituzte proiektuaren errentagarritasuna, erabilgarritasuna eta ingurumen-inpaktua, eta 2013an gobernuak proiektua baztertu zuen.

Zoritxarrez, Alain Rousset-ek, XX. mendeko ikuspegiari lotua den eskualdeko presidenteak, linea hori bere Obra Nagusitzat hartu du. 2021etik geroz, Hego Mendebaldeko Tren Proiektu Handiaren arduradunekin batera, komunikazio kanpainak eta erabaki politikoak biderkatu ditu, proiektu suntsitzaile eta xahutzaile hau berrikuntza ekologiko gisa saltzeko.

Gure oposizio argia, arrazoitua eta zentzuduna berriz baieztatzeko garaia da.

Bizik azaltzen du zergatik den GPSOa:

  • ondorio itzulezinekilako hondamendi ekologiko eta klimatikoa, 
  • diru-xahutze eta bidegabekeria ekonomikoa
  • gizarte-baldintzak okertzeko faktorea, bereziki etxebizitzaren arloan
  • tokiko demokraziaren ukazio larria
  • Euskal Herriaren hizkuntza eta kultura berezitasunaren mehatxu bat

Alta, alternatiba errealista eta errespetuzkoa bada, jadanik hor diren trenbideen arraberritzearekin.