Abenduaren 17an, larunbatez, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bizi! kolektibo zabal batekin mobilizatzen da migratzaileekiko elkartasunaren alde.
Pobreziak, segurtasun ezak, gerlak, klima aldaketaren eraginak, erlijio, etnia, genero, arraza, politika eta kultural arloko jazarpenak, espoliazioak… jendea ihes egitera behartzen dute eta dena uztera migrazio bideetara joateko.
Populazio horiendako zinezko traumak, lurralde horiendako lurrikarak eta planetaren orekarentzat nahasmenduak diren klima-aldaketaren ondoriozko muturreko gertaerak biderkatuko dira ondoko urteetan.
Eta ber momentoan:
Frantses Estatuak ainitz urtez eten gabe itxiera eta kontrol hauek atxiki ditu, tokian tokiko ezagutzen ditugun ondorioekin:
· Herritarren eguneroko harremanak ainitz hunkitzen dituen ipar eta hego Euskal Herriaren arteko zenbait pasagune hestea
· Begitartearen araberako kontrola
· Pertsona migratzaileen eta pertsona solidarioen izariz gaineko ihizia.
· Zoritxarrez segitzeko arriskua duten migrazio-bidean gertatu istripuak eta heriotzak
Ondorioz, beharrezkoa da muga guziak berriz irekitzea, migrazio irregularreko arriskuak murrizteko, joan-etorrien egiteko bide legalak ezartzea eta erakunde eta herritar solidarioen estigmatizaziotik ateratzea.
Bil gaiten saldoan gure elkartasuna erakusteko, eta egungo politika errepresiboen kontrako jarrera adierazteko eta politika duin eta bihotzonekoak defendatzeko.
11:00etan manifestaldia, hitz hartze eta jokaldi-antzeztuek girotua Baionan, Roland Barthes plazatik Suprefeturaraino.