Herriko bozetara aurkezten diren 6 hautagai-zerrenda izan dira lehenak joan den abenduan Bizi! elkarteak argitaratu Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sinatzen. Angelutik Donibane Garaziraino, Senperetik pasatuz, bai kargutan diren taldeek bai zerrenda berriek engaiamendua hartu dute, Itun hau sinatuz. irmoki eta determinazioz ekiteko klima-aldaketaren erronkari buru egiteko, herritarren osagarria eta ongizatea hobetuz. Bizik hautagai-zerrenda guziak gomitatzen ditu gauza bera egitera. Emaitzak martxoaren hasieran argitaratuak eta zabalduak izanen dira nasaiki.
Honako hauek dira Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sinatu duten lehen zerrendak:
| Angelu | Anglet Ensemble | Mahaut Fanchini |
| Arbona | Arbonne demain/Biharko Arbona | Aurélie Belascain |
| Biarritz | Biarritz Berri | Ana Etcheverry-Ezcurra |
| Biarritz | Maider pour Biarritz, pour vous | Maider Arosteguy |
| Donibane Garazi | Vivons Tous Saint Jean ! / Donibane, Denek Bizi Dezagun ! | Laurent Inchauspe |
| Senpere | Elgarrekin Senperentzat/ Ensemble pour Saint-Pée | Mariana Laugier |
2026ko Ituneko 19 neurriek lehenetsi behar diren esku-hartze eremuak zehazten dituzte: adibidez, eremu berriak kontsumitu gabe etxebizitza eskuragarriak sortzea, garraio publikoak garatzea, tokiko energia berriztagarria ekoiztea, jantokietan elikadura osasuntsu eta eskuragarria bermatzea, tokiko monetaren erabiltzea orokortzea edota erronken mailan ekiteko behar diren baliabideak (bereziki giza eta finantza baliabideak) bermatzea.
Bertan agertzen diren 19 neurrietarik bakoitzak, gauzatu beharreko ekintzak ez ezik, baliabideak eta adibideak azaltzen dituen fitxa zehatz bat badu.
Itun honek helburutzat du programen anbizio ekologikoa handitzea eta hautagai zerrendak tresnez hornitzea. Herritarrentzat, tokiko erakundeen boterearen maila hobeki ulertzeko lagungarri izanen da, eta kontzienteki bozkatzeko aukera emanen die.
Elkarteak hauteskundeetara aurkezten diren zerrenda guziak Itun hau sinatzera deitzen ditu. Horrela, Bizi! joan den urtarrilaren 31n iragan den Elkargoko Kontseilura agertu da Itunaren banatzera.
Bizi!k bere webgunean —https://ituna2026.bizimugi.eu/— Ituna sinatu duten zerrenden izenak argitaratu ditu, eta astero eguneratuko ditu.
2026ko martxoan, herriko bozak baino zonbait aste lehenago, Bizi!k zerrenden engaiamenduen jarraipen barometroa argitaratuko du, programak larrialdi ekologikoari buru egiteko heinekoak diren ala ez adieraziz. Kargua uzten duten zerrenden bilana ere agertuko da bertan, iraganeko gauzatzeen arabera engaiamenduen sinesgarritasuna neurtzeko.














