Herriko Etxeen bilana: Emaitzen aurkezpen gaualdia berrikusi

Irailaren 23an, asteartearekin, Herriko Bozentzat sei hilabete falta direlarik, Ipar Euskal Herriko 56 herrik 2020tik geroz gauzaturiko ekintza ekologikoen bilana aurkeztu da Baionako Glain Elkarteen Etxean.
Nola egin da bilan hori? Zein dira ikasgai nagusiak? Nola kokatzen gira frantses Estatuko eta Europako testuingurua kontuan hartuz? Zein perspektiba datorren kargualdiarentzat? Nola ekin herritar gisa?

Anne Bringault (Réseau Action Climat-eko programen zuzendaria), Laura Martegoute (Hiriburuko begirale ekologikoa) eta Anthony Lubrano (Biziko Hitza Hitz kanpainaren animazio taldekoa) hizlarien parte hartzearekin.

Mahai-ingurua osoki ikusgai bideo honetan:

Txostena deskubritu

Txosten osoak informazio guziak biltzen ditu: erronka nagusiak eta erronka bakoitzarentzat azterketa zehatzak, 56 herri-fitxak, eta eranskinetan dokumentu baliagarriak (metodologia, notazioen taulak).

16 orrialdeko bilan-sintesia, sarean eskuragarri baina baita paperean ere, emaitza nagusiak ezagutu nahi dituen ororentzat.

Grafikoak eta tresna interaktiboak sarean, norberaren herriko emaitzak ikusteko.

Baliabide guziak sarean dira, https://pacte2026.bizimugi.eu/eu  webgunean.