Ikerkeketa zientfiko berri batek baieztatu du klimaren desokera 1.5°C-ko mugaren azpian aixtkitzea jada ezinezkoa dela. Horren eraginak suntsigarriak izanen dira. Buruzagi politikoen, multinazionalen eta aberatsenen ardura erraldoia da. Gradu hamarren bakoitzaren alde borrokatzeko deia luzatzen du Bizi! Mugimenduak, Lur gainean bizi baldintza duinak babesteko.
Ekainaren 19 honetan, ortzegunarekin, 17 herrialdetako 61 ziantzialarik – horietarik batzuk IPCCko autore ohiak, hala Valérie Masson-Delmotte nola Christophe Cassou – ikerketa bat argitaratzen dute1, planetaren beroketa 1.5°C-ko langaren azpian mugatzea « dagoeneko ez dela lorgarria » dioena. Haien estimen arabera, datozen hiru urteetan langa horretara iristeko berotegi efektuko gas kopurua isuriak izanen dira.
2015ean Pariseko hitzarmenak finkatu zuen asmo handiko eta ezinbertzeko helburua beraz lortuezina bilakatu da. Hainbat lurraldek – horietarik ugarte Estatu ttikiak – itsasperatuak izanen dira eta bertan ezinen da bizi. « Nork aurreikus zezakeen… ? »
Duela hamarkada batzuetatik hona zientzialarien alerta guziei muzin egin dizkieten agintarien aukera kriminalak pairatzen ari gara, ukazio deskonplexuaren, hipokrisiaren eta sasi-neurrien artean.
Multinazionalen eta aberatsenen erabakiak pairatzen ari gara, Total enpresatik hasi eta BNP Paribas bankuraino, zeintzuk hamarkadetan ibili baitira energia fosilen ustiaketa masiboaren gainean beren potentzia eta bizimodua eraikitzen, beren jardueren inpaktu suntsitzaileari buruz begiak itxi edo nahita gezurrak zabaldu, eta beren jardueren eraldaketari uko egin baitiote, beren mozkin-tasen murriztea saihesteko.
Azken hilabeteotan, gainera, atzerapauso orokor bat ikusten ari gara, Frantziako Estatuan, Europan, AEBetan, dagoeneko nahikoak ez ziren aurrerapenak deseginik. Frantzian, erregistratutako BEG isurketen apaltzea ez da aski azkarra berotzea 1,5 ºC-ra mugatzeko, ezta 2 ºC-ra ere, maila globalean, Valérie Masson-Delmotte Klimaren Aldeko Goi Kontseiluko kideak ohartarazi duenez. Ipar Euskal Herrian ere hala gertatu da: 2019tik isurien %10eko apaltzea ez da aski IPCCren arabera 2030erako lortu beharreko -%43tik, beroketa 1,5 ºC-ra mugatu nahi izan balitz.
Baina 1,5°C-ko langaren gainditzeak ez gaitu klimaren eta mundu bizigarriaren aldeko borroka uztera bideratu behar.
Gehituko den gradu hamarren bakoitzak milioika gizakirentzako eta ekosistementzako inpaktuak ditu. Gehituko den gradu hamarren bakoitzak haustura- eta inflexio-atalaseetara hurbiltzen gaitu, gero eta ondorio larriagoak izanen dituztenak. Gradu hamarren bakoitzak garrantzia du.
Zibil asko hiltzen dituzten gatazka armatu askori egin behar die aurre gizateriak jadanik. Nola irudika daiteke planeta baketsu izatea 3ºC gehiagoko mundu batean, non gure bizi-erritmoak jasateko gero eta baliabide gutiago izanen ditugun?
Gure ardura da, maila guzietan, eskala guztietan, baita tokiko eskalan ere, ditugun altxaprima guztiak aktibatzea, arlo guztietan beharrezkoak diren aldaketa masibo eta berehalakoak martxan ezartzeko: garraioa, laborantza eta elikadura, energia, etxebizitza, hirigintza, birtokiratzea, hondakinak, aberastasunaren banaketa, kontsumoaren murrizketa…
Metamorfosi ekologikoa, Euskal Herria eta bertze edonon, bizi-baldintza duinak atxikitzeko aterabide bakarra da, hemen eta Lurrean. Bertze era batera bizi gaitezke, eta hobeki bizi, planetaren mugak errespetaturik. Erronka itzela da, baina posible da. Gure esku dago.
- https://essd.copernicus.org/articles/17/2641/2025/essd-17-2641-2025.pdf ↩︎