500 persona Baionan nuklearraren kontra prentsa agiria


500 pertsonek parte hartu dute, urte bat xuxen Fukushimako hondamenditik landa, Baionan, igande honetan, martxoaren 11an, goizeko 11:30tan, Bizi! mugimendu altermundialistak antolatu duen nuklearraren kontrako jende kate haundian. Manifestalariek galdegiten zuten besteak beste, Euskal Herritik 4 kilometro eskas den Españar Garoña Zentral Nuklearraren berehalako hestea. Zentrala hori, duela 42 urte martxan da, eta español gobernuak, 2019a arte nahi du haren bizi-iraupena luzatu!

Sabrina Raveta-k, Bizi!ren bozeramaileak adierazi du: «Fukushima etorri baldin bazaigu gogorki orroitarazterat arrisku nuklearra ez zela beldur eskasetan ziren ekologista batzuren asmakizuna, badugu beste mehatxu larri bat gure buruen gainean, zinezko bonba bat – klimatikoa hura – eta haren atzetik-aurrerako kontaketa serioski aintzinatua da, zeren petrolioa, gasa, lapitz gasa eta ikatza bezalako energia fosilak egunero gero eta gehiago erretzen dira»



Bizi! mugimenduak Negawatt gidoiataz inspiratzen den trantsizio politika haundi nahi batetarat deitu du «berotegi efektuzko gasen isurketaren errotik ttipitzeko, nuklearretik ateratzeko eta energia ereduz aldatzeko datozen urteetan». Bizi!k adierazi du lege biltzarreko hautagaiei zehazki galdeginen diela halako politika baten osagarri litaizken neurriei buruz beren iritziaren emaiterat.