4garren Alterherria Elizaberri-Mugerren uztailaren 12tik 18rat

2011ko Alter-Herriarentzat izen emaiteak: osa ezazue izen emaite fitxa sarean:
www.france.attac.org/inscription-altervillage-edition-2011

4garren Alterherria Euskal Herrian iraganen da uztailaren 12tik 18rat, Elizaberri-Mugerreko Ibar trinketean.

[Aurkezpen txostena]


Afitxa : kalitate ttipiakalitate handia

Alterherria herri alternatiboa da Attac-ek antolatua (Bizi-ren laguntzarekin) ekintza forma desberdinetaz eta praktika militantetaz.

Alterherriaren helburua bikoitza da :
– alde batetik, denbora hartu analisia altermundialistei lotutako ekintzen antolatzeko maneraz hausnartzeko eta kritikak egiteko ;
– bestalde, teknika militante sinpleen ikastea da, eraginkortasun gehiago ukaiteko beharrezkoak direnak

Mugimendu eta elkarte desberdinetako militanteak, eskualde askotatik etortzen direnak elkartzen dira haien experientzia eta hausnarketa partekatzeko, tailerra, eztabaida, teknika militantetaz trebakuntza…etab-en bitartez.

Herri alternatibo bat:

Alterherria denbora mugatu batean bizi kolektiboa antolatzen den gunea da, herriaren instalaziotik garbiketaraino, elkar bizitzea eta ardura kolektiboak ikasten dira, aste batez. Akanpalekua, sukalde kolektibo eta ekologikoa, eguzki dutxak, komun idorrak, alterostatua… gauza ainitzek osatzen dute alterherria.

Bortizkeria eza, autokudeaketa, ekokudeaketaren… printzipioak egunero praktikan emanen dira.

Erabaki hartzeak kolektiboak dira. Alterherria gure ideiak eta gure bizitzeko ohiturak parez pare ezartzeko parada da, beste mundu bat posible bada, akanpaleku autokudeatu horrek egiazki bizitzea proposatzen du.

Aurtengo egitaraua:

Gai orokorra: krisi klimatiko, energetiko, ekologiko, ekonomiko, finantziario, soziala pil pilean da. Zergatik eta nola birtokiratu?

Tailer zehatz andana bat zirkuitu laburretaz, herritar ikerketa eta berrikuntzetaz, tokialdatze motetaz, eskola alternatibo esperientzietaz, elikagaien ekoizteaz petrolio guttiagorekin, herritar etxebizitza, herritar kooperatibak…

Ikasten ahalko dira ere ekintza edo gertakarien antolaketa, eskalada militantea, clown brigadak, eskuorrien edo prentsa agirien idaztea, idazketa tailerrak, antzerki foroa…

Xehetasunak eta izen emaiteak:

Xehetasunak hartzen ahal dituzu oraidanik 05 59 25 65 52rat deituz edo info@bizimugi.eu-rat idatziz.
Izenen emaiteko, begira hemen.
Parte hartzen ahal da aste osoa edo parte bat bakarrik.

Xehetasun zehatzak ATTAC-en webgunean dira.

Hemen azpian, azken urteetako argazkiak:
(Argazki guzien begiratzeko, zoazte webgune hortarat)