Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun

Euskal Herria, harrera lurraldea

Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko.

Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak.

Ezohiko behar horiei erantzuteko sortu berria dugu EtorkiZUna – Pays Basque Terre d’Accueil Facebook orria. Proposatzen dizuegu haren ikustea eta zabaltzea.

Adibide gisa, hara aterpetze edo/eta bizitegi galde zonbait.

ETORKINEKIN

– Beren adingabetasuna ezagutzeko prozesuan diren edo errekurtsoa aurkezten ari diren, eskolatuak diren (eguneko eskolan eta barnetegi kide izaiteko posibilitatearekin) gazteentzat:

Ganbarak, estudioak edo bizitegi ttipiak Ipar Euskal Herrian edo Hego Landesetan. 

Udako bakantzen bukaera arte joaiten ahal diren edo iraupen luzeagokoak izaiten ahal diren harrerak.

– Heldu gazteentzat eta haurrak dituzten edo haurrik gabe diren familientzat:

Edozoin motako bizitegia, hornitua edo hutsa.

BESTEAREKIN

– Haur adingabeak dituzten familientzat:

 T3  motako bizitegiak

Udako bakantzen bukaera arte joaiten ahal diren edo iraupen luzeagokoak izaiten ahal diren harrerak.

Urririk eskainiak edo alokairu solidario moduan.

Laguntzen ahal duzue:

Facebook orria partekatuz, likatuz eta zabalduz: EtorkiZUna – Pays Basque Terre d’Accueil

Bizitegientzat aterabideak proposatuz  etorkizuna@bizimugi.eu helbidean.