Herrietako hauteskundeak hurbiltzen ari direla eta, mobilizatzen gira Ipar Euskal Herrian hautagai izanen diren zerrendek trantsizio ekologikoaren aldeko engaiamendu anbiziotsuak har ditzaten aitzinean emaiten dugun metamorfosiaren aldeko Itunari esker.
Gaur desafio handi bat botatzen dugu: 2020eko martxoaren 15 eta 22ko Herri Etxeetako hauteskundeen hasiera aitzin, ahal bezain izenpetze biltzea, hauteskunde horien karietara aurkeztuko diren zerrendei, ekologiaren eta klimaren arloan, engaiamendu anbiziotsuak hartzea galdegiten dien iniziatiba bat indartzeko.
Oraindik, 1600 izenpetze baino gehiago bildu ditugu, baina hobeki egiten ahal eta behar dugu !
Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoaren aldeko Itunaz ari gara: zerrendak gomitatuak dira beren programan beren engaiamendu ekologikoa indartuko duten 7 neurri nagusiren hartzera.
Mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menperatzea, hondakinen kudeaketa, euskoaren garapena eta Klima Planaren deklinatzea Itun horrek aitzinean emanen ditu.
Herrietako hauteskundeen emaitzak erabakigarriak izanen dira, zeren Herrietako hautetsiek tokian berean ekiteko hainbat kontrol tresna baitituzte. 2020-2026 denboraldia erabakigarria izanen da beroketa klimatikoaren kontrako borrokan. Gure esku diren medio guzien erabiltzeko xedea dugu ekologia hauteskunde hauetako gai bazterrezina izan dadin eta hautesleei deia luzatzen diegu, beren botza eman aitzin begira dezaten, hautagai zerrendek metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu ote duten.