2011ko Alterherriaren arrakasta

Alterherrian giro gero eta beroago da: jendea hurbiltzen da (150 pertsona goiz huntan) eta umore ona nagusi da. Hemen dituzue zonbait argazki (nahi bezala erabiltzen ahal direnak) giroaz hobeki ohartzeko eta alterherritik itzuli baten egiteko gostua emaiteko!

Ostiral gau huntan 21:30tan, azken bultako hitzaldi kinki hoberena emana izanen da, “Petits bonheurs d’une militante écolo” izendatua Cyrielle Den Hartigh-ekin (les Amis de la Terre-ekoa, Aldaketa klimatikoari buruzko forora etorri zena 2009an): ikusgarri irringarri bat, probokatzailea, harrigarria, ezin hutsegina!

Beste tailer interesgarri andana bat izanen dira bihar goizean, larunbata uztailaren 16arekin:

Uztailaren 16a : 10h00 / 12h30 — “Esperientzia trukaketak” tailerrak:

• “Borroka irabazle estrategiak nola garatu?” Daniel Olçomendi (LEIA) eta Michel Berhocoirigoin-ekin (EHLG)

• “Nola murriztu norberaren aztarna ekologikoa?” Ainhoa-rekin, Gipuzkoako Zero Zabor-eko lehenadakaria, Fabien-ekin Sankara ostatukoa eta Germain-ekin Lescar-eko Emmaus komunitateakoa

• “Nola sortu, kudeatu eta garatu banatze zirkuitu laburrak?” Euskal Herriko interAMAP-ekoekin, Basaburuko Saski-koekin et Elizaberritarren Biltzarrekoekin

• “Zailtasunetan diren jendeentzat egingarriak diren ekintzak : gazteak, prekarioak, aterperik gabekoak…” José Barrio eta Anne Diaz-ekin

• “Zergatik “barne bortizkeriarik” ezaruntz joan behar da jende edo taldeen harremanetan? Pascal Corniquet Estévez-ekin

ATTAC et Bizi !
Harremanak : Nikolaz (06.63.86.37.21) ou Mattin (06.74.75.57.70)

Argazki gehiago:[:]