10 000 manifestalari Baionan AHTaren kontra!

Manifestaldi harrigarri batek Baionako karrikak okupatu ditu ia hiru orduz larunbata honetan, urriaren 27an !
100 traktore aintzinean zituztela 10 000 pertsona joan dira Lauga-tik Suprefeturara.

Bizi!ren desfilea animatua bezain koloretsua zen eta aintzinean bazuen kamion bat non Emeki Luke-ek 4 Daltonak eta haien jaunttokeriak gelditzen zituen eszena bat jokatua zen.

Lau Dalton hauek Joe Vinci, William RFF, Jack Rousset eta Averell Grenet ziren.

Bazter guzietan banatua zen AHTaren aurka mobilizatzeko arrazoinak aurkezten zituen Komiki bat.

Emeki Luke vs Speed Vinci, la BD qui déraille!

Komikia haunditzeko

Manifestaldiaren bukaeran berretsia izan da proiektu erraldoi, inposatu eta baliogabe horren behin betiko gelditzea arte mobilizatzea egoiteko beharra.
Manifestaldiak ere argi utzi du bere elkartasuna Notre Dame des Landes aireportuko proiektuaren aurkakoekin elkartasuna zeren azken egun hauetan jazarpen poliziala pairatzen ari dira eta.

Argazki gehiago ikusteko, klika hemen segidan : [:]