Zure hurbilekoei BIZIko kidetza eskaini eta ARGIAri ekiteko baliabideak eman!

Urte bukaerako bestak hurbiltzen diren momentu honetan, ezohiko opari engaiatu baten ideia ematen dizut: zure hurbilekoei BIZIko kidetza bat eskaintzea.

BIZIn parte hartzeko molde anitz badira, baina BIZIko kide bilakatzea ekintza garrantzitsua da, klimaren eta justizia sozialaren aldeko gure engaiamenduen betetzeko zilegitasuna, baliabideak eta, batez ere, independentzia ematen dizkigun laguntza moral eta diruzkoa da.

BIZIko kidetza eskaintzea informazioa lortzeko, proiektuen bilakaera segitzeko, mintzaldietara joateko edo Ipar Euskal Herriko metamorfosi sozial eta ekologikoaren aldeko manifestazio eta ekintzetan parte hartzeko parada eskaintzea da. Jende ireki, abegitsu eta engaiatua ezagutzeko, eta haiekin ideiak partekatzeko, bai eta kolektiboki mobilizatzeko aukera ere eskaintzea da!

Kidetza bat eskaintzea, ekintzez aberatsa izanen den 2023 urtean ekintzarako baliabideak ematea ere da!

Adibidez, beste eragile batzuekin, garraio kolektiboen eta bizikleta-bide seguruen alde mobilizatzen segituko dugu. Sentsibilizazio kanpainak eta botere publikoekiko elkarrizketak burutuz, Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldeak garaipen ederrak lortu ditu, hala nola Biarritzeko Kennedy etorbidean bizikleta-bide bat antolatzea.

Baina oraindik asko gelditzen da egiteko!

Zure ekarpena egiten ahal duzu kidetuz edo emaitza bat eginez (zure emaitzaren % 66 zergetarik kentzen ahalko duzu) ordaintzeko manera hauen bidez:

👉🏼 Internet bidez, kidetuz: https://bizimugi.eu/eu/bizi-ren-ekintza-sustenga-ezazue edo euskoz, zure eusko kontuaren zenbakia igorriz bizi.adhesion@gmail.com helbidera.

👉🏼Emaitza eginez: -https://www.helloasso.com/associations/bizi/formulaires/11/widget

-edo txeke bat (Biziren izenean beterik) helbide honetara igorriz: Kordelierren karrikako 20a, 64100 Baiona.

-euskoz, Euskal Monetaren webgunean transferentzia eginez (Kontuaren zenbakia: 711458641)