Zuk ere molde aktiboan parte hartu nahi duzu, beroketa klimatikoaren borrokatzeko egiazko alternatiba izanen den energia mailan neurritsu den jendarte uros baten eraikuntzan?

Amesten dugun munduaren eraikitzea,
gure gogoen aurka den munduaren borrokatzea bezain garrantzitsua da!

Ondorioz, 2010eko abenduaren 4an DENAK CANCON-ERA!

Bertara joaiteko, hartu autobusa!


Via Campesinak egin duen Nazioarte mailako Deialdiaren karietara Attac, les Amis de la Terre, Bizi! eta Confédération Paysanne-ek Cancon-en abenduaren 4an larunbatarekin antolatzen duten topaketa altermundialistan parte hartzeko Garazitik, Kanbotik eta Baionatik partituko dira hainbat autobus:

– Larunbatean 7:00etan Garaziko Jai-Alaian, 7:25etan Kanbon (Arnaga peko gunean) eta 8:00etan Baionan (San Andres Plazan), itzultzea 22:00etan (Cancun-ekin egina izanen den Duplex-etik landa) : 20€ joan etorria.

– Larunbatean 7:00etan Garaziko Jai-Alaian, 7:25etan Kanbon (Arnaga peko gunean) eta 8:00etan Baionan (San Andres Plazan), itzultzea 1:30etan Canconetik (kontzertutik landa) : 20€ joan etorria.

Baiona eta Cancon-en artean 4 oren autobus badira. Baitezpadakoa da azaroaren 30a aintzin izena emaitea. Xehetasun guzientzat, deitu 05 59 25 65 52 zenbakira edo idatz honat info@bizimugi.eu

Esku ukaldi baten emaiteko gogoa?

-Laguntzaileen autobusa: ostiralean 19:00etan Baionako San Andres Plazatik partituko da, ostatutzea Cancon-eko judo gelan segurtatua izanen da (ekar zuen kanpin matalaza eta lo egiteko zakua) larunbatean jatea segurtatua izanen zaizue. Itzultzea, larunbatetik igandeko gauan, goizeko 3:00etan egina izanen da. 20 € tan dena barne (garraioa, jatea, aterpea).
Laguntzaile izaiteko, izena eman 05 59 25 65 52 edo info@bizimugi.eu

Tamalez ezin zira etorri? Lagun gaitzazu bidaia gastuetan parte hartuz!

Cancon-era ezingo dutenek joan baina bertara lanera joanen diren laguntzaileen bidaiaren finantzatze arloan parte hartu nahi dutenek beren laguntza ekartzen ahal dute: Bizi!ren izenean xekak eginez, xekaren gibelean Cancon 2010 emanez edo web gune segurtatu honetan banku txartela erabiliz (Arloa Soutien Cancon 2010 / Faire un don Paypal).

Sistema dugu aldatu behar, eta ez klima!

Abenduaren 4an denak Cancon-era!