2010eko urriaren 10ean, igandearekin, Susan George, mugimendu altermundialsteko pertsona famatuenetakoa, Baionara etorriko da egun osoan Alternatiba Herrixkan boluntario gisa gurekin lan egiteko.
10-10-10eko klimaren aldeko nazio arteko mobilizazio Eguna kari antolatua den biharko mundura buruzko trantsizio Herrixka ongi antolatua izan dadin –hura bezala- laguntza ekartzeko prest diren 200 pertsona behar ditugu orotara.
200 boluntario behar ditugu beraz, 3 oreneko lan itzuliak segurtatzeko hainbat eginkizunetan, hara nola zerbitzua, sukaldea, ogitartekoak, haurren eremua, informazio mahaiez arduratzea, mantentze teknikoa, muntatzea edo desmuntatzea, apainketa, etab…
200 boluntario hauen artean, egun osoan zehar funtzio berdina, edo arduradun gisa edo talde Bolantako kide gisa (pixka bat denetarik egiten duen talde berezia) eramanen duten 44 pertsona behar ditugu.
Horretarako dugu gaurdanik dei hau zabaltzen : eskertzen zaituztegu egun horren arrakasta lortzen laguntzera etortzea boluntario gisa izena emanez (izen-emate fitxa ondoan). Zuen inguruan aipa, zuen lagunei, arazo honetaz eta planetaren etorkizunaz, jendarte zuzenagoa eta iraunkorragoa eraikitzeaz kezkatuak direnei.
Laguntzaileen izen-emate fitxa : [kargatu]