Zu ere sar zaitez Bizi!-ren Jaka zan/k logiztika taldera !

 

Jakazan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014eko Biltzar Nagusian. Antolakuntza talde logistiko hau, sortu da Bizi!k antolatzen dituen hainbat ekitaldiri lotuak diren aktibitate ezberdinen egituratzeko. Jakazan/k lan talde transbertsala da, beste taldeen ekitaldien definizioaren haritik martxan ezartzen dena, lan talde horiek beren ekitaldiaren edukia definitu eta gero.
Tailerrak antolatu, moztu, tindatu, material zerrenda luze ia amaigabeak idatzi, kamionak mobilizatu eta materiala bildu, taberna kudeatu, plantxen bidez sukaldatu, afitxa kolaketak edo eskuorri banaketak antolatu, laguntzaile kopuruak finkatu, etab… hara besteak beste egiteko zer atxemaiten ahal den Jakazan/k taldean sartuz geroz.

Edonork ongi etorria du talde honetan, zer nahi izanikan ere haren gaitasunak: soinu materialan aditua, elektrikalaria, sukaldaria edo denetarik egiteko prest dena, jin gustian gurekin jakatzera! Materiala edo ibilgailu utilitarioak noiz behinka prestatzen ahal lituzketen pertsonak ere gomitatuak dira beren buruaren ezagutaraztea.

Taldea saiatzen da hilabetean behin biltzera (astelehenetan ahalez, bilkura ondotik trago bat edaten dugu usaian…). Hala ere, erritmoa ez da erregularra, prestatzekoak diren ekitaldi ezberdinei egokitzen da, bilkuren maiztasuna haunditzen delarik epeen bukaera hurbiltzearen araberan.

Heldu den bilkura urriaren 16an astelehen huntan 18:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Cordeliers karrika 20an, Baiona ttipian (xehetasunak : jakatu@bizimugi.eu edo deitu 06 74 75 57 70). Ongi etorri !