Zu ere sar zaite Bizi!-ren besta taldera !

Bizi!-ren baitan existitzen da besta talde bat antolakuntzarekin ikustekoa duen guziaren inguruan lanean ari dena. Bizi-ren koordinaketak erabakitzen duen egutegiaren arabera, talde hau gertakari ezberdinen antolatzeaz arduratzen da : bazkariak, janari mahaiak, edantokiak, erakusketak, hitzaldiak, manifestaldiak, desfile aldarrikatzaile eta alaiak, etab… Artxibaketaz eta materialaren kudeaketaz arduratzen da ere.

« Itzaleko talde » hori denetarik egiten duten pertsonek osatzen dute, ageri ez den lana egiten dute, alta lan horri esker Bizi-ri duen antolaketa gaitasuna ukaitea ahalbidetzen zaio.

 

Antolaketa maila orokorrean edo xintxuketa, elektrizitatea, sukaldaritza, etab… gustoko duten guziak ongi etorriak dira taldearen indartzeko !

 

Besta taldearen sartzeko bilkura irailaren 25ean ostegunarekin 19:00etan, 20 Cordeliers karrikan Baiona ttipian, xehetasun gehiago 06 74 75 57 70 (Mattin).