“Zergaitik itsaspeko petrolioari buruzko gailurra blokatuko dugu?” hitzaldi publikoa

Asteazken huntan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan

Sans titre - 2COP21-a iragan da duela doi doia lau hilabete eta petrolio eta gas-aren nazioarteko multinazionala nagusienak (Total, Shell, Exxon, Repsol, BP etab.), bai eta ur sakonetako petrolio eta gasen merkatuko operadore nagusiak bilduko dira Pauen apirilaren 5etik 7ra. «MCE Deepwater Development» nazioarte mailako gailurrak nahi ditu plantan eman lurraren eta ozeanoen hidrokarburo erreserbak azken tantaraino ustiatzeko estrategiak. Gailur hori, beti urrunago eta beti sakonago zilatzeko izanen da, eta hori, beti gehiago etekinentzat… Doi doia izenpetua izan den Parisko Akordioa eta haren helburua (planetaren beroketa “2°C-petik atxikitzea”) ur sakonetan itorik bukatzeko arriskuan dira.

Euskal Herria bereziki hunkitua da. Esplorazio baimen frango onartuak izan dira Bizkaiako Golkoan hainbat petrolio konpainiari.

Klimaren eta ozeanoen defentsan ari diren hainbat erakundek erabaki dute gailur horren gaitzestea eta berdin blokatzea.

Txetx-Etcheverry-307x323[1]

C+®cile_Marchand[1]

Cécile Marchand (Lille-ekoak) Action Non-Violente COP21-ekoak, Txetx Etcheverry (EH) Bizi!-koa, Olivier Dubuquoy (Toulon-ekoak) Nation Océan-ekoak eta Stéphane Latxague (EH) Surfrider Foundation Europe-ekoak hitzaldi publiko bat eskainiko dute asteazken honetan, martxoaren 23an, arratseko 7:00etan Baionan (Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan, 20, Cordeliers karrikan).

stephane-latxague-surfrider-foundation-europe_x240-ejV[1]Olivier_

Bertan aurkeztuko dute zertako Euskal Herriko hainbat pertsonalitatek eta erakundek deitzen duten apirilaren 5etik 7ra Pauera biltzerat han iraganen den gailurraren gaitzesteko eta klima eta ozeanoak larriki lanjerran ezarriko dituen erabakien hartzea eragozteko. Prentsaurrekoan presentatuko dute Pauen, apirilaren 2tik 8ra iraganen diren ekintzen, mobilizazioen, hitzaldien kontzertuen eta akanpadaren programa.

Sartzea dohainik. Zatozte denak !

Bloquons_le_sommet_du_p+®trole_offshore[1]