BABko Bizikleta Bideak
Igandean, uztailaren 5ean, 10:30ean, Txirrind’Inaugurazio handia
Bizi eta Txirrind’Ola bizikleta tailerrak, BABko behin behineko bizikleta bideen eta azken hauen hedatzea eta ondotik behin betiko bizikleta bidetan eraldatzea sustengatzeko deia luzatzen dugu.
Txirrind’inaugurazio handi bat antolatzen dugu azken hauen deskubritzeko, taldean, igandean, uztailaren 5ean, hauek behin betiko plantan emanak eta babestuak izanen direlarik!
Hitzordua emana da igandean, uztailaren 5ean, 10:30ean, Txirrind’ola Bizikleta Tailerraren aitzinean, Itsasaldeko Hiribidea, 56 garrenean. Familia, besta eta herrikoi giroan eginen den bizikletazko itzuli batentzat. Bizikleta bideen deskubritzerat joanen gira, bi elkarteetako arduradunek gidatuko dituzten 50eko taldetan.
Eta ondotik topatuko gira denak Errepublikako Plazan, Baionan, Aturriko kaia ondoan, 12:30ean, denek elkarrekin azken kilometroa egiteko.
Bizikleta politika deliberatu eta anbiziotsu baten galdatzeko B.A.B.-ko auzapez berriei, ahal bezain saldo handian mobiliza gaiten!
Txirrind’inaugurazio honen antolaketa errexteko, parte hartzeko xedea baldin baduzue, aitzinetik milesker zuen izena emaiteaz (ahal bezain ideia argia ukan dezagun parte hartzaile kopuruari buruz) : https://forms.gle/nfwYuqwPE8Umqjpi9
Txirrind’inaugurazio honetan laguntzaile edo gidaritzaren antolatzaile gisa arizaiteko prest bazirezte, aitzinetik milesker zuen izena emaiteaz: https://forms.gle/m98BXnhW188AJWCs7
Mundu berria, uztailaren 5ean hasten da!
Bizi elkartea eta Txirrind’Ola bizikleta tailerra
BABko behin behineko bizikleta bideei buruz informazio gehiago ukaiteko: https://frama.link/coronapistesbab