Uztailaren 20tik 26ra, forma gaitezen, Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologikoa abiatzeko!

Iparraldeko Klima Kanpamendua

Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza

Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz.

Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar Euskal Herriko klima mugimenduaren datozen mobilizazioen prestaketan parte hartzeko gogoa duzu?  Edo sinpleki, lagun giroko eta trukaketa momento batzu nahi dituzu partekatu defenditzen ditugun gaien inguruan?

Hau da Bizik proposatzen duen programa, astelehena, uztailaren 20tik, igandea, uztailaren 26ra, Baionan. Formakuntzak eta larunbata, uztailaren 25eko aterpetzea urririk, baina aitzinetik izena emaitea baitezpadakoa da (parte hartzea libre diren tokien araberan baieztatua izanen delarik). Izena eman hemen: https://forms.gle/psZWW5d8R3GRVAUQ8

Ikus egitarau osoa hemen: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/07/Programme-Camp-Climat-Egitaraua.pdf

Covid-19 krisiak argi utzi du duela hamarkadak klima mugimenduak diona: mundializatua den gure eredu ekonomikoak gure jendarteak hauskortzen ditu eta krisi sanitario, sozial eta klimatikoekiko ahul uzten. Beharrezkoa bilakarazten du antolatua eta solidarioa den sare baten sortzea, hainbat arlotan denek jarraitzeko gisan diren formakuntzak eskainiz. Iparraldeko Klima Kanpamendua Alternatiba, Action Non-Violente COP21 eta Amis de la Terre-ek antolatzen dituzten 15 bat lurraldetako eskualde Klima Kanpamenduen sarean kokatzen da. 2020ko eskualde Klima Kanpamenduen web gune ofiziala hemen da:  campclimat.eu

Laguntzaileei deia!

Astea behar bezala iragaiteko, laguntzaileak xekatzen ditugu: formakuntzen plantan emaitea, harrera, altxatzea, ostatua atxikitzea,etab. Gustu guzientzat izanen da! Laguntzaile gisa izena emaiteko, klika hemen: https://forms.gle/qhUFkKgT1VCWCyK98

Asteko Facebook gertakizuna: https://www.facebook.com/events/299992194467271/?active_tab=discussion