Uztail hastapenean, Bizi !-k bi gertakari garrantzitsutan parte hartuko du :

  • Rennes hirian, nazioarteko elkartasunaren udako unibertsitatean uztailaren 2tik 5era, CRID-ek antolaturik.
  • Notre-Dames-des-Landes-ko elkarretaratzean, uztailaren 5 eta 6an, Bellevue-ko lurretan.

Lau egunez Rennes hirian hiritar alternatibak agerian emaiteko, tailerrak, eztabaidak eta animazioak « Elkarrekin ongi bizi, posible da » lemapean antolatuak izanen dira. Planeta osoan horrelako alternatibak ugaritzen dira. Erakusten dute erasotzen gaituzten krisien aitzinean, herritarrak ez direla eskuak hutsik gelditzen eta trantsizio sozial, ekonomiko eta ekologikoak jadanik bidean direla.

NddL2014Bellevue-ko lurretan, NDDL-ko aireportua den behargabeko proiektu handiaren kontra diren milaka jende bilduko dira. Kontzertu, jardunaldi, zeru okupazio eta gazte animaziork hitzartu dute borroka aro berri baten estreinatzeko. 2012an erran ginuen : Borroka orain da! 2014an ausart gaitezen erraiten : Bertan behera utzi orain! Inposatuak diren behargabeko proiektu handi horien aurkako ekintzak indartzeko tokiko borroken bateratze bat apailatzen ari da :

  • karabanak (oinez, bizikletaz, traktorez, autoz)
  • topa eta informazio guneak
  • hitzaldiak zeharkatu hiri eta baserrietan, Bellevue-ko lurretan heltzeko azken elkartzerakoan, uztailaren 4an ostiralez 18ak irian.

Antolatzen diren karabana desberdinen xehetasunak ukaiteko : Comité de soutien à NDDL Pays Basque –rekin harremanetan sartu (zuzenezko lotura klikagarria: https://fr-fr.facebook.com/pages/Pays-Basque-soutien-%C3%A0-NDDL/292891304164068 )

Bizi !-k ere CRID-en udako unibertsitatean parte hartuko du eta NDDL-ren elkarretaratzearen klima gunean izanen da, Baionan 2013ko irailaren 6an sortu zen Alternatiba dinamika sustatzen jarraikitzeko. Klima gunean parte hartu eta Alternatiba urratsa lagundu nahi duten guziak, zatozte gurekin !

Baionatik bidai-kidetzak antolatzen ari gira. Gurekin etorri eta lagundu nahi dutenek abisatu behar gaituzte erranez bidai-kidetza bilatzen dutela ala lekuak beren autoan badituztela : rademacher.max@gmail.com. Desiratu abiatze eta itzultzeko data eta orduak zehaztea ez da ahantzi beharko, zure telefono zenbakiarekin.

UESI_2014

Xehetasun gehiagorentzat :

UESI Rennes : www.universite-si.org

Notre-Dames-Des-Landes : www.notredamedeslandes2014.org