Hasteko eta bat, 2022 urtearentzat, agiantzarik hoberenak!
2022. urtea ongi hasteko, balios diren gai ezberdinei buruzko hainbat formakuntza saio proposatzen ditugu, izan dadin gai tekniko zehatzetan gaitasunak indartzeko, edo zure militante kultura pertsonalarendako.
Ahal bezain bat arlotan borrokak irabazteko anbizioa duen herritar mugimendu gisa, ezinbestekoa da guretzat ahal bezainbat jende formatzea gai erabakigarri hauetan!
* Herriarteko Hirigintza Tokiko Planari buruzko 2 formakuntza. HHTP-k, hirigintza arauak dira, gure lurraldearentzat funtsezko erronkak direnak, etxebizitza eta mugikortasun arloan… eta gaur egun herriko etxe ainitz arau hauen berrikusten edo idazten ari dira. Gure mugimenduarentzat ezinbestekoa da gai hauen inguruan ahal bezainbat jende formatzea, borrokak epe labur eta ertainean irabazten ahal dira! Beraz, hitzorduak emanak zaizkizu:
–
Urtarrilaren
18an, asteartearekin, 19:00etatik 21:00etara
CADEko Martine Bouchet eta Jean-Pierre Bollet-ekin, tresna horri
buruzko beren esperientzia baliosa aurkezteko, adibide zehatzen
bidez.
– Otsailaren
1.ean, asteartearekin, 19:00etatik 21:00etara
hirigintzan aditua den BIZIko Koordinaketako kide batek gaur egun
martxan diren HHTP-en erronkak aurkeztuko dizkigu eta lege arloan
diren berritasunak, gehiengoarentzat erosteko gisan diren
etxebizitzen (SRU legea) eta “Zero Artifizializazio Garbi”
ibilbidearen arteko oreka, eta tokiko mailan landuak izaiten ari
diren HHTP-en arloan irabazten ahal diren borrokak.
Izena emateko: https://forms.gle/kCzj7k7nJ8uHvsHC6
*Formauntza bat HPTA (Herriarteko Publizitateari buruz Tokiko Araudia)-ri buruz. HPTA hauek herriarte mailako araudiak dira, eta bertan iragarki-pantailen mugen inguruan erabaki asko hartzen dira. Esperientziak erakutsi digu posible dela HPTA hauen eraikuntzan hartuak diren erabakietan presioa egitea gai honetan mobilizatuak eta formatuak diren herritarrei esker! Alta, BAB, Bidarte eta Bokale inguruko HPTA bat plantan eman du berriki hiriguneak eta herri galdeketa apirilean egitekoa da. Horrez gain, Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko 158 Herriak konduan hartuko dituen HPTA berria plantan eman du berrikitan.
Otsailaren 29an, larunbatez, 10:00etatik 16:00etara Antipub RAP (Publizitatearen Erasoen kontrako Erresistentzia) elkarteko Thomas Bougenot-ek formakuntza-ekintza egunaren karietara, ekiteko gakoak emanen dizkigu. Hara egitaraua:
–
10:00-13:00: Formakuntza
– 13:00-14:00: Bazkaria
– 14:00-16:00: Ibilaldia hirian zehar, praktikatzeko.
Izena emateko: https://forms.gle/jw88FwnRYVhbjBeu6
Formazio horiek guziak Manu Robles Arangiz Fundazioan eginen dira, Baionako Kordelierren karrikako 20an, osasun baldintzak errespetatuz eta toki kopurua mugaturik.
Beste formazio batzu plantan emanak izanen dira datozen asteetan, ondorioz adi egon zure emailei!