Urte bukaerako besta solidarioak: Bixkotxak eta sorkuntzak, etorkinen sustengatzeko

Osasun baldintzek zailtzen badute ere, Biziren baitan etorkinen gaiaz arduratzen den Lan Taldea mobilizatzen da urte bukaera honetan ere etorkinei laguntza ekartzen duten elkarteen sustengatzeko.

Eramatekoak diren salmenten erakusmahaia plantan emana izanen da Patxoki plazan urte bukaerako bestak elkartasun giroan iragaiteko! Menuan: 

  • etxeko eta eskuz eginiko ehungintzako sorkuntzak (zaku eta zakuttoak)
  • ahotik ezin utzizko bixkotx marokanoak

Eskuratuko diren sos guziak emanak izanen dira etorkinei laguntza ekartzen dieten
Etorkinekin eta Bestearekin elkarteei.

Zuen buruari plazer egiteko gogoa etorkinen erronka sustengatuz? Hitzordua emaiten dizuegu Patxokin jarraian diren data eta orduetan:

– larunbatean, abenduaren19an, 10:00-13:00

– asteazkenean, abenduaren 23an, 10:00-17:00

– ostegunean, abenduaren 24an, 10:00-17:00

– asteazkenean, abenduaren 30ean, 10:00-17:00

Euskotan edo eurotan ordaintzeko parada.

Egun horien arrakasta kausitzeko, esku ukaldi baten emaiteko gogoa? Milesker izena emaiteaz izen emaite orri honetan erakusmahaiaren atxikitzean zure laguntza ekartzeko: https://forms.gle/QUcp2hozCybXF8w77

Eta noski, Covid-19a dela eta, gomitatzen zaituztegu zuen maskarekin eta distantziazio fisikoaren errespetuarekin etortzerat.