2023ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 5. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, kontzertuak eta musika, haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokian iraganen da (Baionako Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean).
Ekitaldi hau gure sustengua baieztatzeko parada da ere, asilo eta immigrazio legeak jadanik zailak diren ibilbideak mehatxatzen dituen garai oso berezi hauetan. Egonaldi baimenik gabeko pertsonak larrialdiko ostaturako eskubidetik baztertzea, familia elkartze eskubidearen kontrako erasoak eta beste hainbat. Darmanin legearen anbizioa etorkinei «bizitza ezinezko bilakaraztea» da, bere immigrazio legea «azken hogeita hamar urteetako bitarteko zorrotzenak dituen lege gogorrena» da bere hitzek dioten bezala.
Besta eta elkartasun giroko egun hortan lortuko diren etekinak osorik eskainiak izanen dira tokiko mailan etorkinei harrera egiten eta laguntza ekartzen duten Bestearekin, Etorkinekin-Diakité eta Une école, un toit des papiers elkarteei.
Parte hartzera gomitatzen zaituztegu besta giroko topaketen, elkartasunaren eta eskuzabaltasunaren eguna izan dadin.
Eguerditik goiti, etorri Urtats atsalde honen partekatzera gurekin, familia giroan, zure lagunekin edo bakarrik eta aldi berean lagundu lurraldean diren etorkinei eta erbesteratuei harrera duina egiten.
Komunikazioan parte hartzen ahal duzue. Zabaldu ezazu loturik den afitxa zure sareetan, Facebookeko ekitaldia ezagutarazi, etorri laguntzera afitxen kolaketan eta esku paper banaketan.
Azkenik, eta oroz gainetik, 31n 10:00etarik 21:00etara, laguntzaile bilaka. Beharrak izanen dira, hala nola, ostatua atxikitzean, matahamietan laguntzean, erakus mahaien atxikitzean edo haurren animazioan.