Tunis-eko FSM-en lehen eguna: Nazio arteko 10 jende ezagunek sustengatzen dute klimarako mundu mailako logo baten aldeko deia

Nazio arteko 10 jende ezagunek klimarako logo bat sortzearen aldeko deia izenpetzen dute, martxoaren 26 honetan, asteartearekin, Tuniseko Munduko Foro Sozialaren irekitzearen karietara, mundu osoko logo proposamenak eskuratzeko sortu www.logoklima.org internet gunea linean ezarria delarik.

Adolfo Pérez Esquivel, Naomi Klein, Vandana Shiva, Sharan Burrow , Susan George, Paul Nicholson, Bill McKibben, Bobby Peek, Pablo Solon, Sharan Burrow eta Wanjira Mathai nazio artean klima, ingurumena edo nazio arteko elkartasunaren alde duten engaiamenduari esker ezagutuak diren lehen pertsonalitateak dira, eta urgentzia klimatikoa eta justizia soziala irudikatzen duen mundu mailako logo baten sortzeko dinamikaren aldeko Logoklima egitasmoari haien sustengua ekartzeko gogoa erakutsi dute.

 Bizi !, egitasmoa abiatu duen Euskal Herriko elkarte ekologistako 9 ordezkarik parte hartzen dute Tunisen, martxoaren 26tik 30era gertatzen den Munduko Foro Sozialean. Mundu osoko mugimendu eta elkarteekin elkartuko dira, ekimen honi jarraipen bat emana izan zatzaion 5 kontinentetan, eskoletan, erlisione komunitateetan, elkarteetan, etab.

Bizi!-k lehen egunean iragan den nazioarteko manifestaldi erraldoian parte hartu du, beroketa klimatikoa ordezkatzen zuen herensuge baten azpian, baita ere 9 pertsonalitate hauek izenpentzen duten nazioarteko Deialdia plazarazten den eskuorri bat (ikus ondoan) zabalduz.

Klika behereko irudian eskuorria deskargatzeko PDF Formatuan:

Eskupapera-Tract

Herensugea

Dinamika berezi honen xedea, klima aldaketari sentsibilizazio tresna eraginkor bat izatea da, baina ere klima aldaketari lotuak zaizkion sozial eta ingurumen arloko borrokak elkarretaratzen laguntzeko molde bat: bidezko laborantxaren alde, denek ura eskuratzearen alde, edo oihanen suntsitzearen aurka, schiste gasen ustiatzearen aurka, Egitasmo Handi Behargabeko eta Inposatuen aurka, etab.

 Desfilea

Munduko herri guzietako biztanleak gomitatuak dira haien logo ideia proposatzera, egitasmoari eskainia zaion internet gunearen bitartez: www.logoklima.org, hau 9 hizkuntzatan (arabiera, japoniera errusoa, ingelesa, gaztelera, frantsesa, italiera, allemana, portugalera) linean ezarria izan da eta laster itzulia izanen da munduan gehienik erabiliak diren 12 hizkuntzetan. Dinamika honen ondorioz, nazio arteko epai mahai batek logo guzien artean bat hautatuko du, urgentzia klimatikoa eta justizia soziala irudikatzeko, pertsona ospetsu, artista, militante, etab-ek paparrean eramanik, xingola gorria, Hiesaren aurkako borrokaren alde erabilia izan den gisara.

Bizi !-k honela, Euskal Herrian trantsizio ekologiko eta soziala egitasmo konkretuetan (herriko etxeetako hauteskundeetarako alternatiben tresna kutxa, hondarkinen garraio eta kudeaketari buruzko lana, Alternatiba, alternatiben herrixkaren bigarren edizioa 2013ko urriaren 6an, etab.) tokiko inplikazioa bateratzen duen desmartxa segitzen du, bere parte xumea ekarriz klimaren aldeko nazio arteko mugimenduari. Bizi !-ko ordezkaritzak, Munduko Foro Sozialak « klima esparruaren » baitan antolatu klima aldaketari buruzko hamabost bat atelieretan parte hartuko du ere, Attac edo Via Campesina gisako berrogoi bat erakunderekin batera.

Tunisen, 2013ko martxoaren 26an

t+¬te entier2