Nundik gatoz
2014eko Herriko Etxeetako hauteskundeen ondotik, Iparraldeko biztanlegoaren %75a biltzen duten 30 herri trantsizio ekologikoaren alde engaiatuak dira Bizi!ren Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetuz. Horren bidez, Herriko Etxe horiek erabaki dute ekintza zehatz batzuren plantan emaiterat trantsizioaren arloan garrantzitsuak diren 13 bat arlotan, izan dadin hirigintzan, garraioan, energian, etxegintzan, laborantzan, tokiko ekonomian, etab.
2016eko irailean, Bizi!k martxan ezarri duen jarraipen batzordeak, Hitza Hitz batzordeak, argitaratu du bere lehen txostena non agertzen den zer heinetan Trantsizio Energetikoaren Itunarekin engaiatuak diren 30 Herriko Etxeek hautatu dituzten 360 ekintzak gauzatzen hasiak diren.
Ondoko mapak herri bakoitzarentzat erakusten du zein diren ondorioak Herriko Etxe bakoitzaren aintzinamendu fitxa agerian utziz. Hitza Hitz batzordeak
Hitza Hitz batzordea sortu da Herriko Etxeek 2014an hartu engaiamenduak atxikiak eta zergatik ez gaindituak izanden direla segurtatzeko. Bere datorren txostena 2018ko aintzin ikusten du.
Horretarako zuen beharra dugu.
Nora goaz?
Gure desmartxaren dinamika indartzeko, gomita luzatzen dugu herritar guzier bai eta ere herri bakoitzean elkarte munduan ari diren harritarrak, prest litaizkenak Hitza Hitz batzordearen tokiko bitartekari errolaren betetzeaz.
Bakoitzak bere heinean parte hartzen ahal du :
• Molde aktiboan adi egonez segurtatzeko Herriko Etxeetako taldeek plantan emaiten dituztela hartuak dituzten engaiamenduak (tokiko prentsa eta herriko etxearen berri paperak bilduz, adibidez, edo bisitak eginez zuzenean), eta bildutako informazioak Hitza Hitz batzordeari hel araziz.
• Herriko Etxe horietako hautetsi eta teknikariekin harremanetan sartuz, Bizi!k (edo beste aktore batzuk) Trantsizio Ekologikoari buruz molde zehatzean hitz egiteko antolatzen dituzten bilkuretan.
• Hitza Hitz batzordean sartuz, eta lan taldeak Baionan erregularki egiten dituen bilkuretan parte hartuz, Trantsizio Itunaren gauzatzea molde oraino aktiboagoan jarraikiz.
Gaur egun, biharko mundua aintzin ikusten duten hainbat ekintza herritar ari dira indartzen Iparraldean.
Baina, zuen herria, hiria eta gure lurraldea osoki sar ditezen trantsizioan, herriko etxeen mailako engaiamendu handi eta sakona baitezpadakoa da.
Guri dagokitu haien bultzatzea.
Desmartxa horren aktore izaiteko, sar zaitezte harremanetan gurekin hemen klikatuz.