Tokiko moneta bat sortzeko proiektua Euskal Herrian: Iparraldeko ordezkaritza errezebitua izan da Chiemgau-en, Alemanian

Bilkura publikoa otsailaren 1ean asteazkenarekin 19:00etan Baionan

    Chiemgauer Europako tokiko moneda garrantzitsuena da. Ambes elkartearen (Euskal moneta ekologiko eta solidario baten sortzeko elkartea) ordezkaritza bat Bavière eskualderat joan da urtarrilaren 25etik 28 rat. 2003an sortu den Chiemgauer moneta, 2011an Chiemgau-ko eskualdean (280 000 biztanle) 6 milio euro baliokide negozio zenbakia sortu duena, luzaz ikertu ahal izan dute besteak beste bere ibilmoldea eta eragina. Chiemgauer-ak ekonomiaren parte bat bertokiratzea, tokiko komunitateetan harreman sozialak, elkarteen bizia eta elkartasunak indartzea du helburu.

[:]

Ambes elkartearen gidoi taldearen heldu den bilkurak ikerketa bisita horren bilduma zehatza baizik ez du eginen: 600 enpresek eta milaka biztanlek erabiltzen duten Chiemgauer-aren ibilmoldeaz eta 2003tik gaur arte ukan duen eboluzioaz han ikasitakoa aipatua izanen da. Adibide baten emaiteko, 2011an chiemgauer-en bidez tokiko elkarteek 50 000 euro baliokide bildu dute.

Bilduma horren ondotik, euskal herrian garatzen ari den proiektuaz mintzatuko gira, Chiemgauer-en antolatua dena nola egokitu edo ez ikusteko.

Proiektuaz interesatuak diren pertsonek parte hartzen ahal dute (AMBES elkarteko gidoi taldearen kide izan ala ez) otsailaren 1ean asteazkenarekin 19:00etan Baionan iraganen den bilkuran, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan (20 Cordeliers karrika, Baiona ttipian, xehetasunak 06 32 38 23 19).

   Euskal moneta ekologiko eta solidarioa sortzeko elkartea (ambes).