Gaur egungo krisiek (klima, biodibertsitatea, energia, etab. arloetan) eskatzen duten metamorfosi ekologiko eta soziala nahitaez gure egungo bizimoldearekiko gabetzearen sinonimo bat dea? Biziren baitan garatu den Euskal Herria Burujabe proiektuarentzat, metamorfosi hau, alderantziz, gure beharrak alienatu dituen sistematik emantzipatzeko aukera da, eta lurralde batean ditugun sustraietan oinarrituz gure burujabetza konkretua berreskuratzeko parada. Iparraldean errekonkista prozesu hauek alternatiba ainitzen eraikuntzan oinarritzen dira. Bi ikertzailek, Julien Milanesik eta Txomin Povedak, haietariko batzuri buruz egin berri dituzten lanak aurkeztuko dituzte, tokiko alternatibek gure burujabetzaren birkonkistan zer funtzio duten ikertuko duen mahai-inguruan parte hartu aitzin.
Julien Milanesi, ekonomia irakaslea (Okzitaniako Tolosako Paul Sabatier Unibertsitatea / CERTOP): Ipar Euskal Herriko ekosistema alternatiboa
Hitzaildiak Euskoari buruz eta Ipar Euskal Herriko “ekosistema alternatiboa”ri buruz egiten ari diren ikerketaren lehen emaitzen aurkezpena eginen du. Bertan, 1970eko hamarkada eta gaur egun artean Iparraldean sortu hogeita hamar bat erakundek (batez ere elkarte edo kooperatibek) beren artean eta kanpoko munduarekin atxikitzen dituzten lotura historikoak eta gobernantza harremanak erakutsiko dira eta ekosistema honen izaera eta egiturari buruzko analisi-elementuak eskainiko dira.
Txomin Poveda, Soziologian doktorea, Elkarte militantea Euskal Herriko erakunde sozialista, abertzale, ekologista eta feministetan: Ipar Euskal Herrian alternatiben eraikuntzaren bitartez militatu.
Euskarazko hitz hartze honek (aldibereko itzulpenarekin) 2015etik 2020ra, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean soziologiako doktoretza baten baitan eramana izan den Ipar Euskal Herrian alternatiben eraikuntzari buruzko ikerketaren emaitza nagusiak azalduko ditu.
Zergatik pertsonak alternatiben sortzean engaiatzen dira? Zergatik iniziatiba kontzentrazio handia bada Ipar Euskal Herrian? Zein dira engaiatzeko molde honen erronkak? Zein da iniziatiben sortzaile eta bultzatzaileak animatzen dituen softwarea? Zer dio honek gure jendarteek beren burua eraldatzeko duten gaitasunei buruz?
Hitzaldia deneri irekia!
Apirilaren 16an topatzen gira 15:00etarik 17:00etara Baionako Gaztetxean (Lesseps kaiako 7.)
Informazio gehiago: info@bizimugi.eu / 05 59 25 65 52