Sustraiak ta hegalak : Biziren tokiko eta nazioarteko bide-orria 2016-2020

capture-decran-2016-11-17-a-10-51-01

Joan den urriaren 28, 29 eta 30an Bizi!ren Ezohizko Biltzar Nagusia iragan da.

Lan giroan iragan diren 3 egun horiek burutu dute, 20 bat bilkuraz osatua izan den Maule, Donibane Lohitzune, Donibane Garazi eta Baionan gaindi iragan den eztabaida, gogoeta eta trukaketa aberatsez osatuko 7 hilabeteko prozesua. Testua Bizi!ko kideek eginiko hainbat emendakinez aberastua izan da. Idatziak zazpi hilabeteko gogoeta eta eztabaidaren ibilbidea laburbiltzen du. Bere izena “Des racines et des ailes / Sustraiak eta hegalak” da eta gure web gunean eskuragarri da.

7 urteko ibilbidean azken 2 urteak bereziki sakon eta intentsitate handikoak izan dira Bizi!ko militanteentzat bai Iparraldean (klima-energiari buruzko Tresna Kutxaren eta Trantsizio Energetikoaren Itunaren abiatzea, Iparraldeko enplegu klimatikoei buruzko ikerketaren egitea, etab.) bai eta ere Estatu mailan (Alternatiba dinamikaren abiatzea, Action Non Violente COP21aren eta Aulki bahitzaileen mugimenduaren sortzean parte hartzea, etab.). Argi da Bizi!ren ekintzarentzat badela COP21a aintzineko eta COP21a ondoko fase bat. Bilana egiteko eta datozen 4 urteendako bide-orri baten plantan emaiteko beharra horrela arras baitezpadakoa agertu zaigu. Hara, orai egina da!

Eskala aldaketa:

Bizi! laborategi bat bezala: hemen egiten denak oihartzuna badu beste nonbait.

Gaur egun Iparralde mailan daramagun ekintzetan eskalaz aldatu nahi dugu, lurralde honetan eta bere bilakaeran oraino pisu gehiago ukaiteko. Horri begira, gure ibilmoldean eta antolakuntza orokorrean hainbat aldaketa egin ditugu. Hauetan atxemaiten dugu Bizi!ren Koordinaketaren eraldaketa, haren animazio eta koordinazio rolak hobeki definituak direlarik. Talde hau, 40 pertsonaz osatua, gure elkartearen lanaren dinamizazio eta koordinazioaz arduratuko da, eta 2020a arteko bide-orriaren plantan emaitearen jarraipena eginez.

7 urtez, Bizi!ren kide kopurua izigarri handitu da, 20tik 400 pasa kidera pasatuz, kide berrien lortzeko kanpaina edo politika berezirik eraman gabe. Bizi!k lortu du belaunaldi ezberdinen nahasterat, eta abertzale eta ez abertzaleak elgarrekin lanean arizan araztea, gure ikuspundutik hori abantaila balios bat da. Gaur egun Bizi!k nahi du urrunago joan, laguntzaile gehiago formatu, arduradun gehiago sortu finkatua den bide-orriari eta mugimenduari eman dizkiogun erronka berriei erantzuna ekartzeko.

Hilabetero, deneri idekia den biltzar batek, Bizi!ren lan eta gogoetetan parte hartzeko parada eskainiko du elkartearen laguntzaile edo kide soilei. Lehena iraganen da asteartean, azaroaren 22an, arratseko 19:00etan, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan (20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian).

Bizi! Larrialdi eta justizia klimatikoan zentratua den mugimendu bat gelditzen da. Hala ere, ez dugu dudarik ukanen beste gai batzuren aipatzeko. Lurraldeen eta jendeen (bereziki ahulenen edo arriskubidean direnen) sostengu beharrei erantzunez, egokitzeko edo erresilientzia arloan, datozen krisi nagusienei (klimatikoak, energetikoak, sozialak, ekonomikoak, demokratikoak, etab.) aurre egiteko.

Datozen 4 urteentzat erronka berriak:

Egutegi orokor bat finkatua izan da ondoko 4 urteentzat lan-sail eta momento indartsu batzurekin:

  • Trantsizioan den lurralde baten proiektuaren definizioa, Euskal Herria burujabe perspektiban. Horren helburua da burujabetza energetikoa, elikaduraren arlokoa, ekonomikoa, herritar eta kulturala jorratzea, jendarte jasangarri bat, bertokiratua, bertan bizi den pertsonek kudeatzen ahal dutena, beste lurralde eta kontinenteekin solidarioa dena ahalbidetzeko.

  • Sortzen ari den Hirugune Elkargoari dagokionez, trantsizio energetiko eta ekologikoaren bai eta ere aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan politika eta ekintza zehatzekin erakuts dezan gaur egun diren erronken heinekoa den ambizio eta determinazioa, gure zaintza, akulatze, proposamen eta inerpelazio lana aintzina eramaitea.

  • 2014ko martxoko herriko etxeetako hauteskundeetan Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetuz hartuak izan diren engaiamenduen jarraipena eta 2020ko hauteskundeeri buruz herri elkargo mailako klima-energia tresna kutxa plantan emaitea. Horretarako behar ditugu ahal bezain bat herritar bitartekari Itunaren gauzatzeaz engaiatuak diren Herrietan.

  • Datozen krisiei hobeki aurre egiteko, eguneroko arazoak hobeki kudeatuz plantan emanak izanen diren alternatiba sozial eta ekologiko zehatzen bidez, auzoetako biltzarren gauzatzea.

  • Bizi! Auzolana, hots lan sail edo xantier parte hartzaileen bultzatzea, trantsizio sozial eta ekologikoa zehazki aintzinarazteko eta gero eta gehiago gazte formatzeko perspektiba horretan.

  • Gure harremanen eta sareen egituratzea bai Estatu mailako harremanetan, bai eta ere Hego Euskal Herri eta nazioarte mailan.

2018 urteak ezagutuko ditu klimaren aldeko borrokan erronka handi batzu.

Nazioarte mailan oihartzuna ukanen duen Alternatiba handi bat antolatua izanen da Iparraldean, 2018ko urriaren 6 eta 7an, larunbatean eta igandean. Gaurdanik horri buruz antolaketak hasiko direlarik.

Jon Palais-rekin elkartasuna:

2017 urtea, gure elkartearen sortzetik geroz Bizi!ren militante baten lehen auziarekin hasiko da. Jon Palais auzipetua da “Aulki bahitzaile” moduan (kanpaina hori eramana izan da Estatu mailan Attac, les Amis de la Terre, ANV-COP21, Solidaires Finances Publiques eta hainbat pertsonalitaterekin) BNP bankuak ultraberatsen eta multinazionalen zerga ihesaren antolaketan duen rola salatzen zuen bortxa-gabeko ekintza batentzat.

Teorian Jon Palais-k arriskatzen ditu 5 urteko presondegi zigorra eta 75 000 euroko isuna. Bere auzia iraganen da Akizen, astelehenean, urtarrilaren 9an. Elgarretaratze inportante baten parada izanen da eta argi eta garbi utziko du trantsizio sozial eta ekologikoaren finantzaketaren galdera eta zerga ihesaren eta hura ahalbidetzen dutenen inpunitatearen bukaera. Bizi!k elkartasunerako eta mobilizaziorako deia luzatzen du. Egun hortan Akizera joaiteko autobusak antolatuak izanen dira. Joni eta oro har mundu zuzenago eta jasangarriago baten alde borrokatzen diren deiadar joleei gure sostengua adierazteko ahal bezain saldo handian behar gira mobilizatu.