Supermerkatuen mundutik harat, bizi bat bada

Barnekaldeko Bizi!k gomitatzen zaitu « Supermerkatu bat gehiago behar dea ?» eztabaia gaualdira ostirala honetan, martxoaren 11n, arratseko 20:00etan Ortzaizeko Denen Etxean. Herrian sortzekotan den 990m²ko sal eremua ukanen duen supermerkatu baten karietara, gaualdi honek parada emanen du herritarre eztabaida eta gogoeta kolektibo bati hasiera emaitea proiektu honi lotuak diren gai batzuren haritik : « Enplegu berria hemen, baina hortxet gaindi, zer? », « Xan buluz, Edouard beztitzeko ? » edo «Gure lurraldeen gero jasangarri eta iraunkorra segurtatzeko, trantsizio energeikoa eta ekologikoa baitezpadakoak diren garai honetan, zein dira alternatibak?»

Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak antolatu« Commerces et centres commerciaux au Pays Basque : quelle cohabitation ? » hitzaldian, 2012ko urrian, Pascal Madry ekonomialariak eta hirigintzan adituak abisatzen zuen: « Tokiko merkatua ez da gai datorren eskaintza komertzilaren irensterat, beraz, deus ez bada egina, hiper lehia gune bat da eraikia izanen deus ez bada egiten».

Jada garaian, Kostaldean egoera ezohizkoa bezala kontsideratua zen :  lurraldeak 417 000 m² eremu komertzial zituelarik 120 000 m² eremu komertzial berrien eraikitzea baimendua zen, jakinez bigarren fase batek  80 000 m² aintzin ikusten zituela ere.

Bestalde, Bizi !k joan den urtean argitaratu duen   10 000 enplegu klimatiko Iparraldean ikerketak erakusten du «hipermerkatu baten etorrerarekin sortzen den enplegu bakoitzak tokiko komertzio ttipi eta ertainean 1,64 enplegu suntsitzen dituela».

Testu inguru hori konduan hartuz, gaualdiaren xedea da gogoeta kolektibo bati hastapena emaitea :

  • Egoeraren azterketa eginez : hamarnaka enplegu sortu dituten Ortzaizeko ofizialeen herrixkaren historikoatik hasiz, 1 000 m² goitiko supermerkatuek beren baimen administratiboak ukaiteko konduan hartu behar dituzten kriterioen ikerketara.
  • Alternatiben aurkezpena (sare laburretarik erosle kooperatibetara).
  • Esperientzia partekatzeko une baten bidez (izan dadin ikuspundu ekologiko eta sozial batetik edo hirigintzari lotuak diren tresenen ezagutzaz) .

supermerkatu.v2