Bizi! lagundu, Lilo-rekin!

Berri ona, laguntzen ahal gaituzu, urririk, Lilo bilatzaile solidarioa erabiliz!

Berdin ez dakizu hori, baina Interneteko bilaketek dirua sortzen dute urtero emaitzen orrien gaineko  aldean diren babesturiko esteka eta iragarkiei esker.

Lilo, nahi dituzun ikuspegi sozial eta ekologikoko  proiektuak finantzatuz,  diru horren kontrola berreskuratzeko parada  ematen duen bilatzaile solidarioa da. Hilabete guziz, Interneteko bilaketek sorturiko diruaren %50 elkartasun proiektuetara bideratzen da. Beste %50 bilatzailea behar bezala funtzionatzeko erabiltzen da.

Lilo sortu zenetik, jadanik  3,7 milioi euro baino gehiago bildu dira proiektu solidarioak finantzatzeko.