Soulèvements de la Terre-en desegitearen kontrako erreakzioa

Bizik salatzen du, asteazkenean Soulèvements de la Terre desegitea aktibatuz urrats berri bat eman duen frantses Gobernuaren jarrera autoritarioa. Ekologiaren, klimaren eta justizia sozialaren premiazko gaietan aktiboa izateaz gain, Bizi!, demokraziari eta oinarrizko askatasunei arras lotua den aktorea da.

Separatismoaren legea Soulèvements de la Terre desegiteko erabiltzeak desegitearen nozioaren zabaltze arriskutsua erakusten du, oposizio ekologistak isilarazteko xedearekin.

Frantziako Gobernua, klimaren arloan geldirik egotea gatik bitan kondenatua izan delarik,  arrisku ekologikoaren neurriko erantzun politikorik ezin ekarriz ari da. Bizik gogoratu du galdera politikoek erantzun politikoak eta ez errepresiboak behar dituztela.

Bizik, ekainaren 28an, asteazkenarekin, aitzin ikusia den Soulèvements de la Terre-en aldeko elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen du.