#SortonsMacron: 2 ekintza berri Euskal Herrian
Uztaritze eta gero, Maule eta Donibane Garazi
Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi! Mugimenduaren 2 taldek ber momentoan 2 ekintza burutu dituzte Maulen eta Donibane Garazin. Joan den otsailaren 21ean, Uztaritzen, Lapurdiko hiriburuan, Emmanuel Macron-en potreta deslotu eta hartu ondoan, ber ekintza burutu dute goiz honetan Xiberoko eta Baxe-Nafarroko hiriburu historikoetan. Ekintza horiek orain 26-tarat igotzen dute Frantses Estatuak Pariseko Akordioan beroketa klimatikoaren mugatzeko onartu helburuen bazter uztearen edo deslotzearen gaitzesteko Macron lehendakariaren potreta deslotze sinbolikoen kopurua.
Gaur asteartean, martxoaren 19an 11:00etan, Bizi!ko bi taldek ber momentoan Macron Lehendakariaren 2 potreta ofizial berri hartu dituzte, Donibane Garaziko, Baxe-Nafarroko hiriburuko, eta, Mauleko, Xiberoko hiriburuko, Herriko Etxeetan. Beren pasaian mezu bat utzi dute «Klima, Justizia soziala… Non da Macron?» horren bidez nahasmendu klimatikoaren eta injustizia sozialaren arloan Lehendakariaren politikaren hutsa irudikatzeko. Nahiz eta atxilo aldiak eta miaketak izan, nahiz eta ekainaren 26an eta irailaren 2 eta 11n hiru auzi iragartzen diren, non ANV-COP21-eko hamar kide auzipetuak izanen diren, Estatu mailan horrelako bortxa-gabeko ekintzak biderkatzen dira.
Lehendakari-potreten errekisizioek 2 milioi herritarrek sustengatu duten «Affaire du Siècle !»-aren bidez frantses gobernuari egin zaion «aldaketa klimatikoaren aurrean geldirik egotea»rendako interpelazioari jarraipena egiten diote. Frantses gobernuaren erantzunak, baieztatzen du ez dela norabide aldaketarik izango nahasmendu klimatikoaren kontra eta aldaketa horren gehiegizko azeleratzearen kontra. Ondorioz, Bizi!rentzat, argi da horrek erran nahi duela Frantziak berak onartu zituen Pariseko Akordioaren helburuak Estatuak ez dituela beteko.
Bizi!ko militanteek tokian berean utzi dute gutun bat bi herrietako auzapezei zuzendua non zioten: «Goiz honetan, zure Herriko Etxeko lehendakari-potreta deslotu dugu. (,,,) Bortizkeriarik gabeko gure ekintza hau bisaiak agerian eramana izan da, eta publikoki asumitua da. Ez du zure herria bereziki xedetzat baizik eta Errepublikako Lehendakaria eta haren gobernua. (…) Frantses Estatuak 2015ean, COP21aren karietara Pariseko Akordioa bultzatu eta izenpetu du, beroketa klimatikoa, hemendik 2100 urtea arte +2°C-tik behiti egon dadin eta eginahalen jarraitzeko igotze hori +1,5°C-tik behiti egon dadin. Lau urte beranduago, Frantziak ez ditu bere engaiamenduak errespetatzen; okerrago, berotegi efektuzko gasen isurketak beti goruntz doaz (…) Planeta honetako bizi baldintza zibilizatuak dira jokoan. Aski da horretarako irakurtzea GIEC/IPCC den Klima aldaketari buruzko gobernuarteko aditu taldearen joan den urriko azken txostenetik atera den erabaki hartzaile politikoentzat egin laburpenaren irakurtzea. (…) NBE-en Idazkari Orokorrak duela zonbait hilabete oraino abisatu du “Hemendik 2020a arte ez badugu norabidez aldatzen […] ondorio ezin txarragoak jendeentzat eta sostengatzen gaituzten sistema naturalentzat” eta behin eta berriz erraiten du: “baitezpadakoa da jendarte zibilak […] buruzagiei konduak galda ditzan”. Eta hain xuxen ere hori dugu egiten. (…) Goiz honetako ekintzak irudikatzen duen deiadarraz gurekin hitz egin nahi baldin baduzu. zure zerbitzuko gelditzen gira.»
Heldu den agorrilean, G7ari harrera egin behar dion Biarritzeko Herriko Etxean errekisizionatu den lehendakari-potretarekin, ekintza horiek orotarat 4tara igan dute Ipar Euskal Herrian «lehendakari deslotuen» kopurua, eta Estatu mailan 26tara.