Sarkozy kanpora kanpaina segitzen du !


 
  Lehendakaritzarako hauteskundeen lehen itzuliko emaitzek, Bizi!k jadanik aztertu eta barneratu zituen zonbait funtsezko errealitate agerian utzi dituzte:
 
  – Sarkozyren aurkako adierazpen biziki markatua, gizarte sistemaren suntsiketa antolatu, pobreenen egoera hauskortu eta saihetsi eta ingurumenaz hartu engaiamendu gehienak errespetatu ez dituen aberatsen lehendakari honen ukatze sakona
 
  – ezkerrak haren herritarrei mintzatzen ez dakiela, haien defenditzeko egiazko harresi bat dela inpresionerik ez emanez eta sistema honi alternatiba erabakigarria dela ez erakutsiz, irudi hau Front National-ari utziz
 
  – Front Nazionalaren igoera kezkagarriak (Europar mailan funtsezko tendentziari dagokiona) ondoko urteak zailak izanen direla iragartzen duena, dena eginen duelako UMP zartarazteko eta hurbiltze arrakastatsu bat hobesteko eskuin muturra eta « Droite Populaire » (eskuin herrikoia) gisako eskuin gogor baten artean (boterean izanen den ezkerraren aurka, honek herritarren kexa eraginen duelarik zorroztasun politikak berak ere aplikatuz eta belaunikatuz merkatuen aitzinean), horrek pisu handia izanen du ondoko hamarkadako aktualitatea eta erronkengan eta gu gero eta serioskiago antolatzera behartuko gaitu beste alternatiba baten eraikitzeko, hartu beharreko aterabide eta ildoen beste ikuspegi bat jendarteratzeko,
 
  – Baionako emaitzek erakusten dute, hiri honetan martxoaren 1ean gertatutakoek eta “Sarkozy kanpora, Milesker Baiona!” bezalako kanpainek Sarkozy eta eskuin muturrari trabagarri izanki zoin punduraino ezegonkortzen eta ahultzen dituen! Eskuina hondoratzen da, Bayrou %22,33tik %11,20era pasatuz eta Nicolas Sarkozyk boz hauek ez baititu berreskuratzen %27,21etik %24,56ra pasatzen baita. Font Nazionalak bere aldetik %11,61 « baizik » ez duelarik egiten Baionan Ezkerreko Frontea aitzinean duelarik %13,80ekin! (eta Eva Joly %3,73tan da)
 

 
   “Sarkozy Kanpora, Milesker Baiona!” kanpaina sekulan baino gehiago segitu behar dugu indar gehiago sartuz.Sekulan baino gehiago segitu behar da bataila ez baita batere irabazia, apentziarik ere, eta krisi ekologikoa, klima uzkailketa, gehienezko soldata onargarria, lanaren partekatzea gisako funtsezko erronka hauei boz baten oihartzuna bederen entzunaraz dezagun lehendakaritzarako kanpaina honen azken txandan, batere aipatuak izanen ez direlako bestenaz.
 
  Bizi!ko militante eta segitzaile guziei deia zabaltzen diegu sekulan baino gehiago mobiliza daitezen hemendik maiatzaren 6a arte gelditzen zaizkigun bi aste hauetan:
 
  – “Sarkozy Kanpora” eskuorriak banatuz auzotegietako gutun ontzietan, eta batez ere auzotegi herrikoietan (eskuorri hauek Bizi!ko egoitzan hartzen ahal dituzue)
 
  – «Sarkozy Kanpora » kanpaina honen karietarat antolatuak diren hitzordu ezberdinetan parte hartuz:
 
   -asteazkenan, apirilaren 25an, 10etarik landa : “Sarkozyx-en itzultzea» operazioa, Gaskoinen plazako merkatuan, Baionako ZUPan.
 
  -asteazkenan, apirilaren 25an, 17:30tan: «Sarkozy kanpora!» kanpainaren antolaketa bilkura, 20 Cordeliers karrikako egoitzan, Baiona Ttipian.
 
  -larunbatan, apirilaren 28an 11:00etan : Baionako Merkatuan, Carla B. eta Nicolas S. bikote famatua. Azken bost urteen bilan sozial eta ekologikoa musikan ezarriko dute, mota berriko kadera musikalaren joko batekin. Denak gomitatuak zirezte bertan parte hartzerat.
 
  -asteartean, maiatzaren 1an, 11etan : San Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltokiaren aldean, «Sarkozy Kanpora!» aldarrikapen eta besta giroko manifestaldia.
 

 
  Duda gabe, pasa aste honetan zehar Bizi!ren egoitzan eta Patxokian, esku ukaldi batzuren emaiteko, materaliaren eta banderolen antolatzeko, afitxen kolaketan parte hartzeko, etab. Sekulan zuen laguntza ekartzen ahal baduzue, milesker zuen berri emaiteaz 05 59 25 65 52 zenbakirat deituz edo zuzenean lokalean pasatuz.
 
EZ DUGU ETSIKO ETA DEUS UTZIKO! SARKOZY KANPORA !

Bizi !