Presidentearen 5 potreta kendu dituzte berriz Euskal Herrian

Maiatzaren 28a asteart goiz honetan, 5 potreta ateratze ekintza berri iragan dira Euskal Herrian, Bourg-en-Bresse-eko auzitegira 13:30tan deituak diren 6 pertsonen susteguz, “taldean egin lapurketa”gatik 5 urteko kartzela zigorra arriskatzen baitute. Izan ere, gaur berean iraganen da 10 auzitako segida luzearen lehena non 36 klima ekintzaile epaituak izanen diren, leporatzen zaielako Macron-en potretak ateratu izana lehendakari frantsesaren ekintza klimatikoaren salatzeko. Lehen ekintzak jakin orduko, agintariek euskal kostaldeko herriko etxeetatik lehendakariaren potretak kenarazi dituzte, aktibista klimatikoek ez ditzaten har.

Asteart goiz honetan, Bizi-ren aktibista talde batzuek Arrangoitze, Bidarte, Getaria, Donibane Lohitzune eta Senpere-ko herriko etxeetatik lehendakariaren 5 potreta atera dituzte. Bainan maiatzaren 28a asteart honetan agintariek, jandarmeriak eta poliziak manaturik, Macron-en potretak kenduak izan dira.

Bizi-ko militanteek Action Non Violente COP21-eko militanteei beren sustengua adierazi nahi izan diete ekintza honen bidez, arratsalde honetan Bourg-en-Bresse-en epaituak izanen baitira, joan den martxoan egin zen ber ekintza batengatik. Maiatzaren 24 eta 25ean iragan diren lizeoetako greba eta klimaren aldeko martxetan elkartasunezko lekukotasun ugari izan dira “Bourg-en-Bresse”-eko 6-entzat. Haietariko biren gutunak, beren arrazoinen azalpenekin, irakurriak izan dira Baionako auzitegiaren aitzinean maiatzaren 25ean larunbat honetan (https://anv-cop21.org/proces-decrochage-de-portrait-temoignages-prevenu%c2%b7e%c2%b7s/ ).

Ekintza segida berri horrek, maiatzaren 23an ostegunarekin argitaratu den iritzi zutabeari erantzuten dio ere ( https://reporterre.net/Face-a-l-irresponsabilite-de-M-Macron-decrochons-ses-portraits ), non pertsonalitate askok deitu duten Macron 125 potreta ateratzera G7a baino lehen.

Bizi ! eta ANV-COP21 mugimenduak otsailean hasi zuten lehendakariaren potreten ateratze ekintza kanpaina, iritzi publikoari deiadarra jotzeko gure agintarien klimaren aldeko ekintza eskasak gizadia lanjerrean ezartzen duela salatuz. Gobernu frantsesa 1,5°C-ko ibilbidearekin koherentea den klima politika berehala plantan ezartzera deitu dute, elkartasunez eta sozial mailan laguntza ekarriz ibilbide horretan.

Maiatzaren 28a asteart honetan hartu 5 potreten argazkia