« Abentura bat bizitzen ari naizela iduritzen zait biharko mundua eraikitzeko. »
Lehen, ez nintzen batere ekologiaren alde. Uste nuen “bobo” afera bat zela eta bazirela mila borroka, hori baino larriagoak, nun parte hartzen ahal bainuen. Baina duela 6/7 urte, Miarritzen bizikletaz ibiltzen nintzen eta Biziko talde bat gurutzatu nintzen. Talde hortarik kemen handia ateratzen zen. Nire ibilaldia eta gero, interneterat joan nintzen ikusterat zer zen Bizi! eta gustatu zitzaidan, bereziki haien ekintza mota, bortizkeriarik gabeko ekintzak. Pixkanaka-pixkanaka ekologikoari buruzko interesa piztu zait, eta ekologiaren egoera larria dela sumatu dut. Saratik Baionarat bizitzerat etorri nintzelarik logistika talderat sartu nintzen. Orain, lan desberdinetan parte hartzen dut: euskarazko jingleak grabatzea; kolaketak egitea ; banderolak egiteko tailerren antolatzea; phonning egitea… Ekintzak antolatzen dituen Jaka zan/k taldean ari naiz. Formatzen ari naiz arduraduna izaiteko. Bizi!ren bidez, harremanetan sartu naiz jende ainitzekin. Gehienek giza balore ainitz badituzte, baltsako baloreak partekatzen ditugu. Bizi!ri esker loratze pertsonal bat atxeman dut, hasteko, abentura bat bizitzen ari naizela iduritzen zait biharko mundua eraikitzeko. Ez dakit nola pasatuko diren ondoko urteak, gure gizartean zein izanen diren aldaketa handiak baina erran diot nire buruari horrelako jendeekin beti itxaropena atxikiko dugula.