Alde guzietan oparien egiteko garaia dela sendi arazten da eguberri sasoin honetan. Kontsumo materiala sustatzen duen giro honetan nola egin konduan hartzeko zientifikoen deia eta 1000 miliar klimarendako hitzaldiko mezua.
Opariak…
Lehenik gure buruari galdegiten ahal dugu ea zinez nahi ditugun eskaini/errezebitu opari “materialak”?
Sekulan erantzuna EZ bada… eta ez baldin badakizu nola gauzatu… hara hemen opari dispentsa karta!
Erantzuna BAI baldin bada… pentsa baliagarri den opari bati, atxikitzeko pozasortuko duena. Horren egiteko bizpahiru galdera egiten ahal ditugu gure buruari : ainitz erabiliko ote dut? tokiko bertsio bat badea? (hara zonbait lotura: boutique les jolies choses, pepiteko, le petit marché de noël alternatif, artisans du pays basque), ekoizpenak ingurumena eta jendeak errespetatzen ditu? berriz konpondua izaiten ahal da edo berziklagarria (sobera erabiltzen badut)?
Zergatik ez eskaini gauza materialak, baina trantsizioarentzat lagungarriak direnak: garbitzeko kotoin ber-erabilgarriak, bizar nabal ber-erabilgarria, etxetik lanera janariaren ekartzeko ontzi bat, bidezko xokoloeta biologikoak, tokiko edertasun produktuak (Etxean Egina, gamme Iturri) egurrezko jokoak, joko kooperatiboak….
Badira ere 2. biziko jokoak! Ekologikoak dira zinez nahi baditugu ikusi jendeak beren oparien idekitzen : ganer huste Emmaüs, okasionezko saltze guneetan (okkazeo.com), leboncoin, eta beste guneetan (Vide grenier 64, Faceboncoin 64, le bon coin du 64, Vide grenier basque, ECHANGE…TROC…DON…VENTE…SERVICE….dans le 64 , GEEV Bayonne sur facebook), edo bigarren eskuko txirrindula bat Txirrindola -n eta zerbait erabiltzeko berriz prest dena (plateforme de troc).
Gero ere badira norberak egiten ahal dituen produktuak… edo opari paper zaharrak berriz erabiltzeko metodo ezberdinak… furoshiki metodoa ikertu oihalekin opariak inguruatzen ikasteko https://furoshikiecoconcept.wordpress.com/comment-plier-mon-furoshiki/
Ikus zonbait parada Bidarten :https://www.facebook.com/events/839403579518342/ !
Ber maneran, etxean eginiko apainketak ere erabiltzen ahal dira bizi guneak girotzeko:
Bestalde, Estatu mailan urteo 5 milioi izai moztuak eta botatuak dira. Jakinez leboncoin eta gorago aipatutatko facebook orrietan badirela zernahi izai artifizial edo etxean egiteko gisakoak!
Izai bat alokatzen ahal da edo berriz landatzen ahal den bat erosten ahal. Ikus: Treezmas
Edo bkoitzak berea egiten ahal du… Xibertako oihanean pinu batzuren abarrak, itsasotik ondartzaratzen diren egur puska batzu, oihal puska batzu, zonbait argi… eta hara emaitza bat:
Azkenik, eguberri afari/bazkariko kalitatea lehenesten ahal da kantitatearen ordez, tokiko ekoizpenak, biologikoak, etxean sukaldatzen ahal direnak… eta tokiko monetarekin ordaintzen direnak lehenetsi!:
Azkenik, gainestalki edo edukiontzi gabe nahas mahas erosten ahal diren ekoizpenak ere lehenesten ahal dira…. Ikus hemen gune horiek biltzen dituen mapa !