Justiziak atzo Frantziako Estatua kondenatu zuen eta Euskal Elkargoari arrazoi eman zion Diakité kolektiboak 2018an plantan eman pertsona migratzaileentzat harrera zentroa den Pausaren funtzionamenduaren finantzaketa bermatu izanagatik, larrialdiko ostatua ezinbestekoa bilakatu zen testuinguru batean.
Justiziak Elkargoari arrazoin eman dio azken honek Estatuak larrialdiko ostatu segurtatze betebeharra ez betetzea bere gain hartu behar izan baitzuen. Estatuak 836.000 euro ordaindu beharko ditu Pausa zentroaren lehen urteko funtzionamenduarentzat.
Bizik Euskal Elkargoa zoriontzen du zentro hau ireki izanagatik, Estatuaren desinbertsio erruduna hor zelarik, eta migratzaileendako laguntza oso estigmatizatua den testuinguruan.
Kasik 8 urtez, lurraldeak ia 35.000 pertsonari harrera egiten edo pasaia segurtatzen jakin du.
Engaiamendu honek gogorarazten digu kolore politikoetatik haratago (Jean-René Etchegaray Emmanuel Macronen alderdiko kidea da) zentzu oneko ekintza zehatzak beharrezkoak eta posible direla, gure lurraldearen eskalan, denentzat bizi-baldintza duinak bermatzeko.
Segi dezagun zubiak eraikitzen, ez harresiak!