Patxa plazaren estrenaldia

Hona hemen Patxa plaza berriaren estreinaldiaren eguneko egitaraua:
Plaza historikoa estreinatzeko asmoz, egun osoko egitarau aberats eta ezberdina antolatu dugu eta urririk da:

11ak Argazki erakusketaren aurkezpena
12ak Aperitifa, QQ Bird eta Baionan Kantuz-ek animaturik
14ak Haurrentzako jokoak Gaia Elkartea
16ak Patxaranga Baionako karriketan
18ak Hip Hop emanaldia Wazza Panda Family
18ak30 Aizkolariak
19ak Estreinaldi ekitaldia
19ak30 KONTZERTUAK !
Esne Beltza
The very small orchestra
Boujalal
David Cairol


Patxa Plaza Kolektiboak zure laguntza behar du!

Izan ere, herri galdeketa baten bitartez, Patxa plazaren berregituraketa marraztu ginuen eta orain, konponketak bukatu ondoren, plaza berria estreinatzeko momentua heldu da:
Maiatzaren 25ean Patxa plaza berriaren estreinaldia antolatzen dugu!

Egun osoko programazioa segurtatzeko laguntzaileen beharra dugu, beraz mezu hunen bitartez zure laguntza galdetzera gatoz.

Laguntzaile izateko aukera baldin baduzu, milesker formulario hau betetzea

Milesker aitzinetik eta berantenik 25ean ikusten gira! 😉

Patxa Plaza Kolektiboa: Pena Patxondo, Baionako Zizpa Gaztetxea, Bizi Mugi Patxoki Ostatua, Mamitxula eta ttipiko biztanleak!

*BESTA BAI, BORROKA ERE BAI!*