Astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, Bizi !ren 25 militantek osoki kukutu dute Donibane Lohitzuneko BNP-ren agentzia bat 468 afitxen bidez, BNP-k 468 offshore konpainia sortu zituela ezagutarazi zuen «Panama Papers»-en urteburuaren karietara. Ekintza hori burutua izan da aulkien herritar errekisizioetan parte hartu duen Florent Compain, Amis de la Terre-eko lehendakaria den bigarren Aulki Bahitzailearen epailearen aitzinean agertzearen kari, elkaltartasunez. Auzi hori iraganen da asteartean, apirilaren 11n, Bar-le-Duc-en.
Bizi!ren 25 militantek «Panama Papers»-en lehen urteburua ospatu dute Donibane Lohitzuneko BNP-ren agentzia osoki kukutuz 468 afitxakin, molde horren bidez oroitaraziz BNP Paribas-k beretzat edo bere bezeroen kondu [1] ideki dituen 468 offshore konpainien agertzea. Kopuru hori ezagutarazia izan zen Monseck Fonseca abokatu bulegoko isilpeko dokumento batzuen isurketaren ondorioz. Haietan argi geratzen ziren offshore konpainia kopuru handi baten sortzea bai eta ere konpainia horien akziodunen izenak.
Ekintza hau burutua da nazioarte mailan den #ParadisuFiskalakGeldi mobilizazio astean. Aste hori besteak beste Alliance globale pour la Justice fiscale [2]-ek eramaiten du. Ekintza burutua da Nicolas Hulot Fundazioak, Emmaüs-ek, bultzatu eta Bizi !k sustatzen duen «Elkartasunen Deia» [3],-ren erantzun gisa besteak beste «forma guzietako ezberdintasunen kontra, zerga iruzur eta ihesaren kontra, bankuen, politikoen eta multinazionalen inpunitatearen kontra».
Alta, «urte bat Panama Papers-en agertzetik landa, zerga ihesaren sistema antolatuaren aktore nagusiak oraino zigorrik gabe dira. BNP oraino Frantses Estatu mailako bankuetako txapelduna da bere offshore adarrei esker dituen 2432 milioi euroko etekinekin [4] ” orroitarazten du Jon Palais-k, Bizi!ren bozeramaleak.
Ekintza honen xedea da ere zerga iruzurraren praktika antolatuaren eta larrituz doan krisi sozial eta ekologikoaren artean den loturaren gogora araztea. 2017ko martxoaren 11n, Frantses Estatuko bai eta nazioarteko jendarte zibileko 150 erakundek izenpetzen zuten Iritzi Artikulu bat « Akusatzen dugu » [5] izenekoa non zerga ihesan, energia fosilen finantzaketan eta jende eskubideen bortxaketan ardurak zituzten enpresen sustenguan zituen eginkizunentzat BNPa gaitzetsia zen. BNP Paribas akusatuen aulkian ezartzeko deia egiten zuten, apirilaren 11n, 12 :30tan, BNP-ren Egoitza Nagusian, Boulevard des Italiens-eko 16an, Parisen. Egun horretan, COP21a aintzin aulki bahitze herritar batean parte hartu duelako Florent Compain, Amis de la Terre-eko Lehendakaria, auzipetua izanen da Bar-Le-Duc-en, BNP Paribas-k haren kontra egin salaketaren ondorioz,
«Gaur, BNPa akusatuen aulkian ezarri behar da, Standing Rock erreserbako Sioux-ak [6] bezalako populu autoktonoen eskubideak urratzen dituzten enpresei ekartzen dien babesan, Dakota Access Pipeline bezalako proiektua sustengatuz, edo Texas LNG eskisto gas-aren terminala Estatu Batuetan sustengatuz, krisi klimatikoaren larriagotzean duen eginkizunaren gatik» bururatzen du Anaiz Aguirre, Bizi!ren bozeramaileak.
[1] www.lemonde.fr/panama-papers/article/2016/05/12/panama-papers-bnp-et-credit-agric ole-mis-en-cause_4918174_4890278.html
[2] Aste horren programa ezagutzeko: www.stopparadisfiscaux.fr/IMG/pdf/vf_programme_des_actions_organisees_par_les_differentes_ass ociations_ou_syndicats.pdf
[3] https://bizimugi.eu/bizi-repond-present-a-lappel-des-solidarites
[4] www.lefigaro.fr/economie/le-scan-eco/dessous-chiffres/2016/03/16/29006-20160316ARTFIG00 115-decouvrez-les-paradis-fiscaux-preferes-de-votre-banque.php