Osteguna, urtarrilaren 21a: Etor gurekin Biziren komunikazio lan taldearen deskubritzera!

Biziren komunikazio lan taldearen sartzea

Ostegunean, urtarrilaren 21ean, 19etarik 21:00etara Zoom-en
Antolakuntza errexteko, milesker lotura honetan zure izena emaitea:  https://forms.gle/5V4Qh3s6eeghpfQMA

Ongi etorria deneri

Komunikazio lan taldea, Biziren talde transbertsal eta estrategikoa da, Biziko beste lan talde guziekin harremanetan dena. Lan talde horri esker gure ekintzen berri publiko zabalari emaiten ahal diogu. Bere misioak anitzak dira eta Biziren bihotzean arizaiteko parada emaiten dute, momento ezberdinetako kanpainak jarraituz. 

Komunikazioan, hasiberria, edo aditua zira,  nahi duzu arlo guziak hunkitzen dituen lan talde batean parte hartu, egoera aldatzeko? Etor Komunikazio lan taldera!

Bizin esku ukaldi bat emaiteko gogoa.. baina sobera urrun zira? Posible da Komunikazio lan taldean parte hartzera, etxetik edo urrunetik arizanez ere!   

Ez dakizu zein talde hautatu Bizin parte hartzeko? Komunikazioarekin, lan talde guziak deskubritzen ahalko dituzu! 

Osteguna, urtarrilaren 21eko bilkuraren helbura, Komunikazio Lan Taldearen deskubritzea da: bere ibilmoldea eta bere tresnak, baina ere elkarrekin pentsatzea nola gure komunikazioa hobetu. 

>> Antolakuntza errexteko, milesker lotura honetan zure izena emaitea: https://forms.gle/5V4Qh3s6eeghpfQMA

Lan Taldea deneri idekia da. Beti bada zerbait egiteko eta gustu guzientzat bada: testu laburrak, sare sozialen animazioa, etab.  

Komunikazio arloan gaitasunak badituzu? Bikain! Sare sozialetan aditua zira, idazteko errextasunak badituzu, irudi batzuren egiteko edo lantzeko gai zira, euskara badakizu… ongi etorri! Hasi berria zira? Arazorik ez ere! Etor gurekin, formatzera!