Larunbat honetan, urriaren 10ean, Alda izeneko mugimendu berria sortu da Ipar Euskal Herrian.
Alda mugimenduaren helburua, jendarte eta auzo herrikoietako jendetza, familia eta pertsonen interes eta xedeen defentsa da, beren antolakuntza kolektiboa sustatuz, justizia sozial eta ekologikoaren perspektiban. Klase xumeetako herritarren arazo eta funtsezko beharrei aurre eginen die, beren bizi ingurunean eta eguneroko ingurumenean (etxebizitzan, auzoan, enplegu sarbidean, garraioetan, eskoletan, administrazioan, banku eta zerbitzuetan, kontsumoan, osagarrian, ingurumenan, etab.).
Bizik duda izpirik gabe txalo bero bat hel arazten dio eta arrakastarik handiena desiratzen dio Euskal Herri solidarioago eta jasangarriago baten alde doan dinamika orokor eta kolektiboa indartuko duen tokiko aktore berri honi.
Hilabete bukaera, munduaren bukaera, borroka bera!
Justizia soziala eta klima; elkarrekin, indar alimalea gira!