Gure bizi mailari baitezpada kaltetu gabe lehengai eta energia gutiago gastatzeko molde ezin sinpleago bat bada : gehiago partekatu, gauza gehiago elkartu, konpondu.
Alternatiba Herria, heldu den urriaren 10an igandez, filosofia horren gauzatzeko parada ezin hobea izanen da : ondasun gutiago, harreman gehiago. Gutiago erosi, ekoizpen berdinak jende gehiagoren artean sozializatu.
Segida irakurri: [:]
10:00etatik goiti, Patxa plazara norberak liburu, disko, dvd zaharrak etab. ekartzen ahalko ditu eta beste batzuekin trukatu, hori dena KulturotroK-ean, AIMA – Bardozeko Trukatzailearen gunea – erakusmahaiaren ondoan izanen dena.
Gehiago erabiltzen ez den bizikleta zaharra Bizikleten Bilgunera ekartzen ahalko da, Cordeliers karrikan egonen dena, horrez gain konponketa tailer bat izanen duena.
Sankara ostatuan, Chaho kaian, gehiago erabiltzen ez diren baxerak, poteak eta kazolak, sukaldeko tresnak uzten ahalko dira eta auzoko apairuen antolatzeko behin-betiko kit bat osatzen ahalko dute.
Arratsaldean, hor berean, Susane Georgek ondotik auzoan egonkorra izanen den Thomas Sankara Mailegu ekologikoaren eta sozialaren zentroa estreinatuko du : Baionan biztanleen arteko sare baten sortzeko xedearekin, bakoitzak etxean duen eta bakan erabiltzen duen tresneriaren partekatzeko : oihal etxeak, zilagailuak, Fondue apairuak egiteko tresneria –Sankara zentroa bilgunea izanen delarik.
Horren bidez, partekatua izanen den materiala sareko partaide guziek eskuratzen ahalko dute, bakoitzak ez dezan gutitan erabiltzen duen tresneria erosteko beharrik izan.
Herri industrializatuetan kontsumo materiala apaltzea, berotegi efektuko gasen isurpenaren ttipitzeko bide nagusietarik bat da !
Xehetasun gehiagorentzat deitu 05 59 25 65 52 zenbakira edo idatz info@bizimugi.eu