Sustengu jende biltzea, ,urtarrilaren 13an, 18:30etan, ,Baionako herriko etxearen aintzinean
Naoneden urtarrilaren 13an, ZAD-eko bizilagun eta laborari historikoen kanporatzeko asmoz iraganen den auzia salatzeko, Notre Dame des Landes-ko aeroportuaren kontrako Euskal Herriko Komiteak jende biltze batetara deitzen du, urtarrilaren 13an, 18:30etan, Baionako herriko etxearen aintzinean.
Auzi honekin, borroka luze baten ondotik lortu genituen akordioak – hala nola helegite juridiko guziak bukatu arte obrak eta kanporatzeak ez zirela burutuko – gobernuak traditzen ditu.
Aeroportu proiektu hau, Euskal Herrian AHT proiektua eta beste nun nahi holakoak diren bezala-, Proiektu Handi Inposatua eta Ez Beharrezkoa da.
COP 21ean, gure gobernatzaileen ele eder eta engaiamendu “hertsagarri”-en ondotik, ekintzen garaia heldu da : klima handizki hunkitzen duten proiektu guzi hauek berehala gelditu behar dira.
Kanporaterik ez, aeroportua ez da eginen !