Nicolas Sarkozy-ren galtzea: Sekulan baino beharrezkoak diren borroken indartzaile den garaipen bat!

Vidéo 3 mn de la manif “Dégage Sarkozy” :

 

 
  …François Hollande-en progaman eta pentsamoldean ez du deusek erantzuten datozen urteetako arlo sozial, ekologiko eta klimatikoetako desafio haundiei.
 
  Gutarik bakotxaren ardura, justizia soziala eta ekologikoaren esparruaren indartzea da. Geroak, harekin eginen dugunaren itxura ukanen du.

 
  Lehendakaritzako hauteskundeetan Nicolas Sarkozy-ren galtzea Frantses Estatuko mugimendu sozial eta ekologikoentzat garaipen bat da. Euskal Herriak, eta martxoaren lehenean, Baionan iragan diren gertakariek, beren “kolibri“ rola bete dute.
 
Garaipenek indartzen gaituzte!
 
  Bide batez, igandetako lana zabaltzen zuen legea, 35 orduak zalantzan ezartzea, erretretaren adinaren gibelatzea, desberdintasunen handitzea, aberatsenei opari fiskalen, karbono taxaren lurperatzea eta dena nuklearraren aldeko Lehendakariaren galtzea da. “Ingurumena aspergarria bilakatzen hasia da!“ dion, Euskal Herrian bai eta ere frantses jendartean tentsio egoera haunditzen duen, ahulenetan, langile prekarioetan, langabetuetan eta etorkinetan bekatu ordaintzaileak beti izendatzen dituenaren galtzea da!
 
  Justizia sozialaren eta planetaren oreka ekologiko handien defentsaren alde borrokatzen diren guzientzat garaipen bat da. Garaipenek indartzen gaituzte eta laguntzen gaituzte datozen borrokei hobeki aurre egiten. Zeren sekulan baino gehiago, behar dugu segitu lan egiten, borrokatzen, gure antolatzen gero eta haundiagoak diren sistema honen desmasia ekologiko eta sozialen gelditzeko. Denak elgarrekin, jendarteari beste bide batzuk eta beste jendarte ereduak eskainiko dituen alternatiba argi batzuren eraikitzeko mobilizatuko gira. Alabaina, datozen urteak, krisi eta lanjer kezkagarriz beteak dira. Krisi sozial eta ekonomikoaren hastapena da bakarrik. Gure jendarteak krisi energetikoak ekarriko duen iraulketa animaleari ez dira nehondik ere prestatuak. Krisi ekologiko eta klimatikoaren ondorioak biderkatuko dira eta dramatikoagoak izanen
 
Ez dugu etsiko ez eta deus utziko!
 
  Horri aurre egiteko, ez da deus François Hollande-en programan eta pentsamoldean, guri segurtasuna ekartzeko edo pentsarazteko gobernu berria desafio horien gainditzeko gaitasunarekin izanen dela. François Hollande-ek aintzinean emaiten dituen neurriak eta erakusten duen borondatea gure jendartearen premiazko arazoen konpontzeko behar den lanaren eta aberastasunaren partekatze erradikaletik urrun dira. Anitz falta zaio erakusteko ausardi argi bat finantza merkatuen diktadurari, haiek jendarteak oraino gehiago ebasteko lanaren legearen eta babes sozialaren sistemen hausteko duten borondateari aurre egiteko.
 
  Ekoizpenaren, etxebizitzaren, garraioen, laborantzaren, lurralde antolaketaren, energia ekonomiaren eta energia berriztagarrien garapenaren arloetan, trantsizio energetiko batean sartzetik urrun da oraino.
 
  Alderantziz, hura ere, nuklearra den kale itsu lanjerosan kokatzen da. “Garapenaren“ itzultzea itxoiten du jendartean den eta nahi ez dugun «statu quo»-a atxikitzeko. Badirudi, aurrekontuen zorroztasunaren atxikitzeaz gehiago arduratua dela, aurreikusten diren hondamendi ekologiko edo klimatikoen saihesteaz baino. Aurrekontuen orekarat itzultzea hauteskunde kanpainaren ardatz naguasia bilakaraztea, eta planeta bakar bat dugularik, hiru kontsumitzen ditugula ikustean deus ez balitz bezala gelditzea, gaur egungo gure eliten itsutasunaren ezaugarri nagusia da. François Hollande, tamalez, ez da araudi edo ezaugarri hortatik eskapatzen. Planetaren oreka ekologiko eta klimatiko haundien kaltetzea, itzulezina da, zeren ondoko belaunaldiek ez dute posibilitaterik halako edo holako erabaki politiko baten bidez, erreforma fiskal edo « urrezko araudi konstituzional » baten bidez egoeraren konpontzeko.. zorraren eta komertzio defizitaren kasuan egiten ahal den bezala.
 
Erantzukizun handi bat :
 
  Alta, gobernu sozialista berriaren partez etorriko diren krisi energetiko eta ekologikoen aitzinikuspen eskasek, zorroztasun politikak eta neurri anti-sozialek jendarteko xumeenak oraino saldo handiagoan FN den eskuin muturrarat bultzatzeko arrisku ikaragarria sor lezakete. Azken alderdi hau saiatuko da UMP alderdiaren porrota eta alderdi honen eskuin muturreko tesia arriskugarrienetarako desbideratzearen ondotik, eskuin gogorraren polo baten eraikitzerat, datozen urteetan poderearen hartzeko gaitasuna ukaiteko.
 
  Horregatik, justizia sozialaren eta ardura ekologikoaren esparruak, inoiz baino gehiago behar du jendartean baztertuenak eta ahulenak direnekin hurbiltasuna lortu haiekin batean aterabide zehatz eta iraunkor batzuren eraikitzeko, gaur egungo sistemaren krisiari aurre egiteko.
 
Geroak, harekin eginen dugunaren itxura ukanen du
 
  Legebiltzarreko hautagaiei beren iritziaren galdegitea trantsizio energetikoaren eta justizia sozialaren arloan, kapitalismo berdearen aterabide faltsuen galtzea ezagutu beharko duen Rio+20 hitzordua, Notre Dame des Landes-eko aireportuaren proiektuaren aurkako gose greba, Bordale Hendaia AHT bide berriaren aurkako mobilizazioak, tokiko edo munduko aktualitateak,… Bizi ! egunerokotasunean eragiten ari da alternatiba ekologiko eta solidarioen proposatzeko, garraioa, eko-eraikuntza, herri laborantza, kontsumo jasangarria, zaborrak, banatze sare laburrak, zorra publikoa, langabezia, prekaritatea eta baztertze sozialaren arloetan…
 
  Inoiz baino gehiago segituko dugu kapitalismoari alternatiba herritar eta demokratiko baten eraikitzeko lanean. Gutarik bakotxaren ardura, justizia soziala eta ekologikoaren esparruaren indartzea da. Geroak, harekin eginen dugunaren itxura ukanen du.
 
Maiatzaren 6an, Baionan, Bizi