Musikaria zara, karrikako artista, antzerki talde, abesbatza bateko kide, dantza talde batekoa ala performatzailea?

Plazer handiz gomitatzen zaitugu 2013ko urriaren 6an, goizeko 10:00etatik goiti, Baionan antolatu Alternatiba, klima aldaketari eta krisa energetikoari alternatiben herrixkako karrikak animatzera. repas

Hainbat artista eta musikarik izena eman dute jadaniko beneboloki, Stéphane Hesselek babesten zuen eta labur metrai baten bitartez Europa osoan erakutsia izanen den egun horretan parte hartzeko. Abentura horretan parte hartzeko prest bazaude ere, gurekin harremanetan sar zaitez gaurdanik: 05 59 25 65 52 edo alternatiba2013@bizimugi.eu

Alternatibak, biharko mundura buruzko trantsizio herrixka bat eraikiko du. Mousserolles ateetaik Baionako Merkatura hedatuko den oinezkokoentzat bilakatu eremuan plantatua izanen da.

Karrikaz karrika, gaur egun bakoitzari abian den aldaketa klimatikoaren aurka konkretuki borrokatzen ahalegiteko burutze eta alternatibak (AMAP, etxeko laborantza eta iraunkorra, ekoeraikuntza, tokiko monetak, energia aurrezpenak, zero hondarkin sistemak, Hiriak trantsizioan, joan etorri eztiak, banko etikoak, birziklaketa…) zoin diren ikusten ahalko dira.

Edozoin musika animazioek, karrikako antzerkiek, irakurketa publikoek, apairu partekatuek, zintzur bustitze inprobisatuek, joko desberdinek, etab… alaituko dituzte karrikak, Horrek guziak aldi berean besta eta herri mobilizazio, herrixka partalier eta lagun artekoa, jadanik dauden alternatiben saloi… hauen guzien itxura izanen du.

Guziak gomitatuak dira karrika hartzera eta erakustera autoaz askatua den hiri eremua nolako bizi baldintzak, giza harremanak eta lotura sozial bestelakoak berehala sortzen ahal dituzkeen. Honi esker ere erakutsiko dugu eraiki nahi dugun gizarte ekologikoa eta partalierrak zoriontsua eta lagun artekoa izanen dela eta ez garratza eta sakrifiziozkoa.

Guregana joko duzulakoan 2013-10-06an, onar itzazu gure agurrik adiskidetsuenak.

Alternatiba 2013

Tel : 05 59 25 65 52 

PS: animazioei buruz bereziki antolatu bilkura bat izanen da irailaren 3an, asteartearekin, 19:00etan, Baiona Ttipian, Cordeliers karrikako 20an, eta nahi duten guziei irekia da.