Moriba Koivogui kasua: ez dugu etsiko!

 

64 Departamendua, Baionan, Euskal Herrian bizi den Moriba Koivugui ginear umezurtz gaztearen kontra errabiaturik ari da duela urte bat. Jakin behar da eginak izan diren bi hezur neurketek, bere nortasun dokumento ofizial guziek eta bere aitaren eta amaren heriotze agiriek frogatzen dutela adingabea eta umezurtza dela. Departamenduak, publikoki eta hainbat aldiz gaitzetsiak izan diren metodo desleial eta asmo txarrekoekin, lortu du haren deklaratzea adinak beteak balitu bezala, eta ondorioz frantses lurraldetik kanporatua izaiteko egoeran ezartzea.

Moriba Koivogui Baionako René Cassin Lizeoan eskolatua da. Baionako familia batek haren adopzio prozedura ideki du. Lizeoko kide guziek, erakasleek eta hurbilekoek Moriba estimatzen dute.

Ginea Conakry-tik 15 urtetan joana, 17 hilabete eman ditu Europara heltzeko eta pairatu behar izan ditu ainitz makur krudel, oraino bizirik delarik zorte handiari esker eta Mediterraneoan itoko zelarik sokorri itsasontzi batek salbatu duelako.

 

Moriba c’est nous ; elles et eux, c’est nous !

Moriba sustengatzen dut →