«Haien krisia, gure aterabideak!» Michel Husson-ekin Hitzaldia
Estatistikalari eta ekonomialari altermundialista, ATTACeko Kontseilu Zientifikoko eta Copernic Fundazioko kidea.
Asteartea, urriaren 18an, arratseko 20:30tan, IUTko anfiteatroan, Paul-Bert plazan (San Andres), Baiona Ttipian
Gaur egungo krisiak, munduko arduradun haundienei burua gal arazten die, zeren badirudi egoera ez dutela batere kontrolatzen. Batzuk aipatzen dute Europar Batasunaren eta Euro eskualdearen amaiera, domino efektu potentzial bat Greziatik Frantziara, Europa bat herrialde desolatu bilakatua hemendik 25 urte barne, etab.
Arazoek konponezina iduri dute: adibidez, austeritate edo zorroztasun politikek, finantza publikoak sanotu behar dituztenek, eta ondorioz herrien zorrak arindu behar dituztenek, atzeraldi ekonomiko bat sortzen dute, eta beraz zor publiko hura bera larriagotzen.
Eztabaida berri batzu agertzen dira: eurotik atera behar da? “Desmundializazioa” aterabide bat izaiten ahal da? Aurrerakoia den kontzeptu bat da? Zor publikoa hain larria da eta errefusatzen ahal dea parte baten ez itzultzea? Zer rola dute zehazki bankuek krisi honetan? Ez luketea nazionalizatuak izan behar? Ez ginukea kezkatuak izan behar ikuspuntu ekologikotik zorraren gaizkitzeaz bai eta haren konpontzeko aholkatuak diren berraktibatze eta garapen ekonomiari buruzko aterabideetaz?
Gure begien aintzinean gertatzen dena hobeki ulertzeko, Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak gomitatu dute Michel Husson Baionarat, hitzaldi baten emaiterat, asteartean, urriaren 18an arratseko 20:30tan. Hitzaldia deneri idekia da.
Michel Husson ekonomialari eta estatistikalari frantsesa da, IRESeko (Ikerketa Sozial eta Ekonomikoen Istitutuko) ikerketa buru da, ATTACen Kontseilu Zientifiko-ko eta Copernic Fundazioko kidea da. Hitzaldiaren izena “Haien krisiak, gure aterabideak” izanen da eta ekonomian adituak ez direnentzat ere egokia izanen da.
Hitzaldi honen sartzea urririk da, baina aholkatua da izenaren emaiterat 05 59 25 65 52 zenbakian edo info@bizimugi.eu helbidean.