Maiteminduek elkarri eskuak emaiten dituzte, saltzaileek beren eskuak torratzen dituzte: eta San Balendin kari denbora goxo eta on bat partekatzen baginu, ondasunen partekatzeko ordez ?!

parispochoir02
Beste edozoin besta baino gehiago, San Balendin-en eguna hor dugu “ondasun guttiago, harreman gehiago” lemari bizia emaiteko!
Gure planetak sofritzen du gure bizi moldeak, hots gain kontsumo itsuak, jasanarazten dizkion kalte ezberdinetaz eta ikusi nahi ez ditugun molde ezberdinetan adierazten digu.

Bizi!k maitemindu guziak deitzen ditu publizitatearen tranpan ez erortzerat eta kontsumorako diren ondasunen sedukzioan erortzeko ordez, egiazko gaualdi erromantiko baten hautua egiterat!
Maitasuna bakoitzak besteari ekartzen dion artaz osatua da eta mundu hobe baten eraikitzea saiatzen duten ekintza guzien bidez ere agertzen da. 

 

Horretarako, datozen urteetan bizigarria den mundu baten segurtatzen saiatzeko, guretzat eta gure haurrentzat, denboraren eta maitasunaren partekatzea, beste kontsumo  baten hautua egitea izaiten ahal da. Jakinez funtsezkoa maitasunean ez dela erosten, erabil gustian opari dispentsa agiria San Balendin karietara denbora on eta goxo baten partekatzea proposatuz… ondasunen ordez!